basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Arraunketa 04
urtarrila
2021

“Olinpiar finala jokatzen irudikatzen dut nire burua”

Virginia Diaz Basque Teameko arraunlariak badaki bi urtez jarraian podium kontinentalera igotzea zer den. 2019an Europako txapelketan nagusitu zen Aina Cidekin batera lemazainik gabeko biko ontzian (W2-) eta 2020an zilarra irabazi zuten. Tokioko Jokoetan parte hartzeko txartela 2019ko Munduko Txapelketan ziurtatu zuten, Linz-Ottensheimen, baina hitzordua atzeratu egin zen osasun krisiaren ondorioz. Bere lehen parte-hartzea Joko batzuetan uste baino gehiago atzeratu da  Virginiarentzat; dena den, proba mimoz prestatzen jarraitzen dute. Presioa kentzen saiatzen den arren, behin Tokion lehiatzeko txartela lortuta, olinpiar finala jokatzen imajinatzen du bere burua.

“Benetan oso pozik gaude, urte zaila izan delako. Alde fisikoa zenbait hilabetez etxean prestatu behar izateak eta gero udan uretan arraunean hasi behar izateak lehiaketak apur bat zailtzea eragiten du. Gainera, urtean goi mailako lehiaketa bakarra izatean, ez dakizu nola bizi izan duten egoera hori gainerako herrialdeek, eta ahalik eta ondoen aurre egin behar diozu”.

“Borroka egiteak eta zilar hori lortzeak, eta gainera urrea oso gertu irabazi zuten errumaniarren aurka borrokatzeak, hor jarraitzen dugula erakusten digu”.

“Urte garrantzitsua da aurtengoa apustuak egiteko eta Jokoak prestatzeko. Sierra Nevadan izan gara eta aurten bi kontzentrazio gehiago egingo ditugu altueran, Tokiora ahalik eta aukera onenekin iristeko. Urarekin kontaktu hori ere behar dugu, ontziari pasatzeko dugun maila fisikoa eta ahalik eta abiadura handiena izateko”.

“Ez dut haratago pentsatzen; izan ere, egoera ikusita, hainbeste gauza aldatzen ari dira… Egun bakoitza eta entrenamendu bakoitza ahalik eta hobekien egiten saiatzen naiz, eta gerta dadila gertatu beharrekoa. Egia da burua haratago doala eta entrenamendu batzuek ilusioa ematen dizutela eta esaten duzula, joe, han egongo gara…  garrantzitsua da motibazio horri eusteko, iritsiko direla jakitea”.

“Oso lehiakorrak gara, asmo handikoak, eta, jakina, ez dugu inoiz gure burua posturen batekin lotu nahi, ez onerako ez txarrerako; Olinpiar Jokoetan egotea baloratzen dugu, baina beti nahi dugu gehiago, eta behin han egonda, nik olinpiar finala imajinatzen dut”.