basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Piraguismoa 07
azaroa
2020

Olatz Arreguik ezustekoa eman du eta zazpigarren bukatu du Paueko Munduko Kopa

Olatz Arregui Basque Teamek eta Euskadiko Piraguismo Federazioak abian jarritako bikaintasun proiektuaren kideak ezustekoa eman du Paueko Munduko Kopako finalean sartu eta zazpigarren postua eskuratzean.

Olatz hamaseigarren izan zen atzoko sailkapen txandan, bederatzigarren amaitu du finalerdian eta zazpigarrenean K1eko finalean, Maialen Chourraut olinpiar txapeldunak baino bi postu atzerago. 4., 11. eta 18. ateetan penalizazioak izan arren, Olatzek nabigazio oso serioa erakutsi du.

“Finalerdi egokia egin dut finalera pasatzeko, eta sentsazio onak izan ditut, nahiz eta berria izan niretzat. Orain atseden pixka bat hartu eta borrokan jarraitu behar dugu, helburuak betetzeko eta hobekuntza bat izateko” azpimarratu dio Olatzek Basque Teami finala jokatu eta gero.

Bestalde, Maialen Chourraut txapeldun olinpikoak bosgarren postua lortu du eta Joan Crespo 25. izan da K1eko finalerdian.

Bihar Klara Olazabalek eta Miren Lazkanok C1eko finalerdia jokatuko dute 9:00etan.