basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Captura de pantalla 2020-10-26 a la(s) 18.29.27
Albisteak 26
urria
2020

Ainhoa Insunza medikuak eta Olatz Egiguren fisioterapeutak osatzen dute Basque Teameko zerbitzu biomediku berria

ZERBITZU BIOMEDIKUA

Ainhoa Insunza Medikuntza eta Kirurgian lizentziatua eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Medikuntzan espezialista da. Bere prestakuntza zabalaren barruan, Kirol Errendimendu Handiko eta Ekografia Muskuloeskeletikoko ikasketak nabarmendu behar dira. Terapeuta da Psiconeuroinmunologia klinikoaren arabera; diziplina hori oso gustuko du, eta egunero erabiltzen du kontsultan. Kirol-nutrizioan ere aditua da. Lan-esperientzia handia du, eta, besteak beste, Athletic Club Fundazioarekin edo Espainiako Atletismo Federazioarekin lan egin du.

Ainhoa astelehen, asteazken eta ostiraletan egongo da Faduran 9:00etatik 14:00etara.
Kontatua: zerbitzumedikua@basqueteam.eus, 626 640 132

Olatz Egigurenek bi gradu ditu. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradua egin du, baita Fisioterapiako gradua ere. Bere ibilbide profesionalean, Espainiako Atletismo Federazioarekin eta Espainiako Triatloi Federazioarekin izan dituen kolaborazioak nabarmentzen dira.

Olatz ostiraletan egongo da Faduran 10:00etatik 14:00etara.
Kontaktua: fisioterapeuta@basqueteam.eus