basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Nadia Erostarbe Portugal Cup 2020-3
Surfa 01
urria
2020

Nadia Erostarbe, txapeldunordea Portugalgo MEO Cup of Surfing txapelketan

Basque Teameko surflariak Johanne Defayren aurka galdu du finalean

Mundu mailako eliteko rider-ak bertan zirela, World Surf of League-ak ekitaldiak sustatu ditu Frantzian eta Portugalen 2020ko irailaren amaieran eta urriaren hasieran. Lehenengoa French Rendez-Vous of Surfing izan zen, Angelun, non Andy Criere Basque Teameko surflaria txapeldunorde izan zen, eta bigarrena Ericeiran jokatutako MEO Cup of Surfing, non Nadia Erostarbek bigarren postua eskuratu duen.

Munduko zirkuiturako puntuak banatzen ez dituzten lehiaketak izan arren eta sariak ongintzara bideratu arren, mundu mailako eliteko 24 surflari, 12 gizon eta 12 emakume bildu dira ekitaldietan, Kanoa Igarashi, Jeremy Flores, Michel Bourez, Frederico Morais eta Johanne Defay bezalako izen ospetsuekin. Ekitaldi horiek, gainera, kirolariei lehiaketa-erritmoa emateko balio izan dute; izan ere, Munduko Surf Txapelketa eta QS zirkuitua bertan behera geratu dira aurten, COVID-19 pandemiaren ondorioz.

Portugalen Nadia Erostarbek ez zuen lehen kanporaketa gainditu, bigarren geratu baitzen, Teresa Bonvalot portugaldarraren atzetik. Bigarren aukerako kanporaketan, ordea, Mafalda Lopes etxeko surflaria baino hobea izan zen, eta horrek final-laurdenetan aurrera egitea ahalbidetu zion. Hor Bonvaloten aurka jokatu du berriz ere, Galiziako Pantin Classicen kanporatu zuena, baina oraingoan zarauztarrak portugaldarra azpiratu du. Finalerdietan Yolanda Hopkins portugaldarrari gailendu zaio, WCTko zerrendan zortzigarren postuan dagoen Johanne Defay frantziarraren kontra finalean aritzeko txartela lortuz. Finala oso parekatua izan da. Nadia aurretik jarri da, baina ondoren frantziarrak bere unea itxaroten jakin du, 7.50eko olatu bat eta 6.77ko beste bat (14.27) bildu ditu eta garaipena erdietsi du. Nadiari bere olatu onenengatik 7.27 eta 6.07 (13.34) eman dizkiote.

Nadiak une gozo samarra bizi du. Angelun jokatu zen French Rendez-Vous of Surfing txapelketan bederatzigarren izan zen eta hirugarren postuan amaitu zuen abuztuaren bigarren hamabostakdian jokatutako Abanca Pantin Classic Galicia Pro txapelketa.

Portugalgo MEO Cup of Surfing honetan, Nadiaz gain, Basque Teameko beste bi surflari izan dira. Ariane Ochoak ezin izan zuen bigarren aukerako kanporaketa gainditu eta Aritz Aranburuk agur esan dio txapelketari final-laurdenetan.