basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Acto declaración San Mamés
Albisteak 01
urria
2020

Basque Teamek ‘San Mamesen Adierazpena’ babesten du

Basque Teamek bat egin du atzo, Kirolaren Europako Astean, Athletic Clubek aurkeztutako ‘San Mamesen Adierazpena’rekin. Athletic Fundazioaren ‘Aterpe’ programak dokumentu bat zehaztu du kirolaren eta aisialdiaren munduan haurren babes eta tratu ona bermatzeko. Atzo Ibaiganen egindako aurkezpenean izan ziren Olatz Legarza Basque Teameko koordinatzailea eta Isabel Abella Eusko Jaurlaritzak eta Basque Teamek martxan jarritako ‘Zure Taldekoak Gara’ arreta zerbitzuko arduraduna. Zerbitzu hau kirol arloan sexu abusu eta jazarpen eta sexuagatiko jazarpenaren aurkako arreta zerbitzua da.
Athletic Clubek, Haurren Babeserako Arloan, ‘Aterpe’ programaren bidez, dokumentu hau sortu du, urtebeteko lanaren eta esperientziaren ondorioz.

Atzo, irailak 30, Kirolaren Europako Asteari amaiera emango zitzaion eta Athletic Clubek dokumentu honen konpromisoa eta sendotasuna irudikatu nahi izan zuen Ibaigane Jauregian, Haurren Defentsako erakunde garrantzitsuenetako batzuekin batera. UNICEFek, EDUCOk eta Haurrentzako Tratu Txarren Espainiako Federazioak, besteak beste, adierazpen honen edukia babestu zuten.

Horiek guztiek, beste erakunde batzuekin batera (Bilboko Udaleko Kirol Zinegotzigoa, Bilboko EHUren Hezkuntza Fakultatea edota BBK Family), bat egin zuten San Mamesen Adierazpenarekin, eta txalotu egin zuten LaLigako kluben artean aitzindaria den ‘Aterpe’ programaren bidez haurren babesa bermatzeko zuri-gorrien konpromisoa.

Dokumentuaren aurkezpen ekitaldian, Ibaiganen, egon ziren Isidro Elezgaray (UNICEF), Conchi Ballesteros (EDUCO), Belen Villa (FAPMI), Itsaso Erroteta (Bilboko Udaleko Kirol zinegotzia), Mari Mar Boillos (EHUren Hezkuntza Fakultatea), Isabel Abella (Zure Taldekoak Gara), Olatz Legarza (Basque Team) eta Iñaki Alonso, Athletic Clubeko ‘Aterpe’ programaren arduraduna.