basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Atletismoa 30
iraila
2020

“Poloniako pista estaliko Europako txapelketa da hurrego helburua”

Carlos Tobalina Basque Team-eko pisu jaurtitzailea hurrengo hitzorduan pentsatzen ari da, estatuko titulua berretsi ostean

Carlos Tobalina Espainiako pisu-txapelduna izan da berriro, 18,83 metroko jaurtiketarekin, COVID-19ko pandemiak baldintzatutako denboraldian. Fundazioak berarekin hitz egin du irabazitako azken tituluari buruz eta bere helburu hurbilenei buruz.

“Lana egin zen, titulua berretsi nahi genuen eta lortu genuen, eta, egia esan, sentsazio onak izan genituen hor egon eta lehiatu ginelako, eta apur bat mingotsak ere bai, pixka bat gehiago bota nahiko nukeelako, baina egoerak direnak dira, eta nahikoa joan garela. Orain baldintza horietan gaude. Nire lagunak hemezortzi berrogeita hamar jaurti zuen eta nik hemezortzi eta laurogei lortu nituen. 19 metroak pasa nahiko nituzkeen, baina bi aste neramatzan lehiatzen naizen bolarekin jaurti barik, eskua infiltratu nuen, belauna ere ukitu samarra izan dut…”

“Konfinamenduak ez zidan lagundu. Konfinatuta egon naizen 70 egunetan ez dut ezer egin etxean. 70 egun izan dira, eta atsedena ondo etorri zaio gorputzari, baina behin jarduera fisikoarekin hasita, entrenatzen hasi naiz berriro eta min guztiak atera dira. Zortzi kilo galdu nituen konfinamenduan, masa muskularra galdu nuen, indartsu nagoenean minak hobeto jasaten ditut, baina orain giharra ahul daukadanez, min handiagoa ematen dit “.

“Zail samarra izan da txapelketara iristea, ez nuen gogorik, ez nuen ilusiorik, baina pixkanaka entrenatzen joan garela ikusita eta federaziotik txapelketa egiteko jarri duten gogoa ikusita, saiatzeko eta animatzeko beharra zegoen. Titulua berrestea lortu genuen eta pozik “.

“Sentsazioa arraroa izan da eta jaurtiketa gehiago behar ditut, baina pixkanaka. Atseden hartzea erabaki nuen, eta orain entrenamenduekin eta pista estalirako prestaketarekin jarraituko dugu”.

“Hasiera batean, esaten dute Jokoak egin egingo direla. Kalifikazio-sistema, agian, berriro aldatuko da, koronabirusarekin geldirik egon delako eta lehiaketek markak lortzeko ez dutelako balio izan, baina oraingoz lehenengo pista estalia pasako da, Polonian pista estaliko Europako txapelketa helburu dugu, beti gutxieneko markak 20-20.30 inguruan ibili dira, eta badirudi covid-a dela eta, kopurua murriztu egin nahi dutela eta gutxienekoa 20.85 ingurura igo dutela, nire marka pertsonala izango litzatekeena”.

“Egurra ukituko dut, lesio askorik izan ez dezagun. Ea noraino irits gaitezkeen”.