basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 18
iraila
2020

Miren Lazkanoren adierazpenak Pragako Europako txapelketan finalerdietara igaro eta gero

Miren Lazkano Pragan jokoan den Europako txapelketan finalerdietara igaro da, C1eko lehen sailkapen txandan 12. postuan bukatu eta gero. Jaitsiera ez da oso garbia izan, 7., 8., 17. eta 22. ateetan talkak izan baititu. Dena den aintzat hartu behar da ia bi urte daramatzala Mirenek uretatik kanpo, aurten koronabirusak sortutako osasun-krisiagatik, eta aurrekoan sorbaldan izan zuen lesioagatik. Albiste ona da lesioa erabat atzean utzi izana eta lehen hitzordu honetan finalerdietarako txartela eskuratu izana.