basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 22
abuztua
2020

Ariane Ochoa Abanca Pantin Classic Galicia Pro txapelketatik at, final-laurdenetan maila bikaina erakutsi arren

Ariane Ochoak ireki du emakumezkoen txapelketa Pauline Ado Iparraldeko surflariarekin batera. Txanda zaila zen, baina Arianek aurre egin dio eta Adoren mailak ez du kikildu. Paulinek 6.83ko olatua hartu du txandaren hasieran, eta azkenean garaipena lortu du. Arianek, aldiz, txanda amaitu arte itxaron behar izan du olaturik onena sinatzeko (7.83). Amaierarako 2 minuturen faltan, maniobra eder batek lehiaketan sartu du. Bilbotarrak ez du denborarik izan azken minutuetan emaitza orokorrari buelta emateko. Pauline Ado (11.33) finalerdietara pasa da, baina Ochoa (10.66) pozik agertu da bere lanarekin.

Gizonezkoetan Aritz Aranburuk final-laurdenetarako txartela eskuratu du, eta Andy Criere txapelketatik at geratu da laugarren kanporaketan.