basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 21
abuztua
2020

Andy Crieren adierazpenak Abanca Pantin Classic Galicia Pro lehiaketako 4. kanporaketara pasa ostean

Andy Criere eta Aritz Aranburu, Abanca Pantin Classic txapelketako laugarren kanporaketara

Baldintza ezin hobeak egon dira gaur Pantinen surfa praktikatzeko; beraz, antolatzaileek bigarren txanda eta jarraian hirugarrena egitea erabaki dute, geldialdirik egin gabe. Lehiaketa goizeko bederatzietan hasi da jardunaldi amaigabe batean eta gaueko bederatziak arte luzatu da gutxi gorabehera.

Basque Teameko kirolarien artean Andy Criere izan da lehena uretan sartzen. Crierek taktikoki akatsik gabe sufeatu du, eta 6.50 puntu eman dizkion olatu sendo batekin amaitu du bigarren kanporaketako bere parte hartzea. Criere hirugarren kanporaketara pasatu da 11.57ko puntuazioarekin, bere heldutasuna nabarmenduz. Berarekin batera aurrera egin du Gonzalo Gutierrezek, Pablo Garay euskalduna kanporatuta.

Andyk bezala, Aritz Aranburuk ere ez du arazorik izan bigarren kanporaketa gainditzeko. Txandaren hasieratik bere esperientzia erakutsi du, 7.67 puntuko olatu baten jabe egin baita. Aritz, 2011ko Pantin txapelketako txapeldunak, surf sendoa eta segurua gauzatu du, eta bigarren kanporaketako lana errematatu du labarrean errebotea egin duen eta Basque Teameko surflariak behar bezala irakurri duen 5.70eko olatu batekin. Marlon Lipke alemaniarrak ere aurrera egin du, nahiz eta sorbalda mindu eta txanda amaitu baino lehen uretatik urten behar izan.

Hirugarren kanporaketan Andy Crierek goizean erakutsitako indarrarekin jarraitu du eta ez hori bakarrik, bere surfa eta bere emaitzak hobetu ditu. Txanda zaila zuen aurretik, Justin Becret, Gony Zubizarreta eta Gabriel Ribeirorekin borrokatuz, baina bere bururarengan jarri du arreta eta 7.17 eta 6.67ko bi olaturekin laugarren kanporaketarako pasea erdietsi du. Bihar faboritoetako bat izango du aurrez aurre: Vasco Ribeiro.

Aritz Aranburuk ere etxeko lanak egin ditu arratsaldean. Txandaren hasieran pazientziaz itxaron badu olatu egokiena, eta 5.47ko puntuazioarekin heldu da. Gero, 6.90ko beste batek bere sailkapena ziurtatuta utzi du, Leon Glatzer alemaniarrarenarekin batera.

Bihar baldintza oso onak espero dira Pantinen eta hori dela eta, antolakuntzak geratzen diren txanda guztiak egitea erabaki du, bai emakumezkoen lehian, baita gizonezkoen lehian ere, txapelketarekin bukatzeko.