Garazi Sanchez surflariaren adierazpenak Abanca Pantin Classicen lehiatu aurretik
Itsasoaren egoera dela eta, gaur lehia bertan behera geratu da eta Abanca PANTÍN Classic Galicia Pro 2020ko zuzendaritzak bihar, asteazkena, emakumezkoen taldearekin hastea erabaki du. Olatu handiak espero dira aste osoan zehar, eta, zalantzarik gabe, lehiakideek onena eman eta ikuskizun bikaina eskainiko dute. Gure kirolariek entrenamenduekin jarraitzeko eta ingurua aztertzeko aprobetxatu dute gaurko eguna. Garazi Sanchezekin egon gara. Getxoko surflariak esan digunez, pandemiak sortutako geldialdia onuragarria izan daiteke xehetasunak doitzeko.