uztaila
2020
Basque Team-ek 2020ko bekadunen bigarren zerrenda iragarri du
Basque Team Fundazioak bizkortu egin du aurten COVID-19 pandemiaren eraginpean geratu zen bekak esleitzeko prozesua.
2020ko bekadunak bi txandatan iragarri dira aurten, eskabideak jaso eta onartu ahala.
COVID-19 koronabirusak sortutako pandemiak bete-betean eragin zion Basque Team Fundazioak martxan jarritako 2020rako bekak eskatzeko prozesuari. Hainbat aldiz luzatu behar izan da dokumentazioa aurkezteko epea, alarma-egoera hurrenez hurren luzatu baita. Horren guztiaren ondorioz, bekak esleitzeko prozesua ohi baino gehiago atzeratu da aurten. Kirolariek bekaren kobrantza gibelatu ez zezaten, ebazpena aldekoa izan den kasuetan, Basque Team Fundazioak ez du itxaron, ohi bezala, aurtengo bekadunak nortzuk ziren iragartzeko jasotako eskaera guztiak erabaki arte; aitzitik, ebazpenak gertatu ahala, bi txandatan iragarri ditu, baldintzak betetzen dituzten kirolariak bekaz gozatzen hasteko.
Goi-mailako banakako bekak onartzeko edo ukatzeko, aurreko denboraldian lortutako emaitzak baloratzen dira, irizpide zorrotzak erabilita, bai markei dagokienez, bai maila absolutuan nazioarteko txapelketa eta lehiaketetan parte-hartzeari dagokionez ere. Europako txapelketak, Munduko txapelketak eta Olinpiar Jokoak eta Paralinpiar Jokoak aintzat hartzen dira.
Bekadunek, laguntza ekonomikoez gain, honako hauek ere jasoko dituzte: laguntza biomedikoak (QuirónSalud taldearekin egindako lankidetza-hitzarmenak indartuta), laguntza teknikoak, coaching-zerbitzua, irudi- eta komunikazio-zerbitzua eta aholkularitza-zerbitzua arlo akademikoan eta lan-munduan sartzean (zerbitzu horretan ari da buru-belarri Fundazioa ‘Laneratzea’ izeneko ekimenaren bitartez).
Aldi berean, nabarmentzekoa da Basque Team-ek genero-berdintasuna sustatzeko eta kirolariek gizartearentzat eredugarriak diren balioak izan ditzaten egiten duen apustua. Bekadunei ez zaie onartuko emakumeen aurkako adierazpenik, ezta adierazpen arrazista, xenofobo, matxista edo diskriminatzailerik, eta, oro har, ez da onartuko pertsona edo kolektibo jakin batzuekiko intolerantziarik eragiten duenik, Fundazioak abian jarritako ‘Baloreetan bat’ proiektuarekin koherentzia bilatuz. Proiektu horren helburua da kirolaren balioak zabaltzea eta aplikatzea, bai enpresaren bai hezkuntzaren arloan.
Hauek dira Basque Team-ek 2020an bekatutako kirolariak eta teknikariak (onartutako bigarren txanda):
‘Basque Team Kirolariak’ bekak: Entrenatu eta lehiatzeko beharrezkoa eta lehentasunezkoa den dedikazioa bermatzeko laguntzak dira.
Agurtzane Eguiluz (gurpil aulkiko saskibaloia) (bekadun berria)
Ainhoa Hernandez (eskubaloia)
Ane Barandiaran (softbola)
Ane Santesteban (errepideko txirrindularitza)
Bárbara Plá (errugbia)
Garazi Sánchez (surfa)
Higinio Rivero (piraguismo egokitua) (bekadun berria)
Iñigo Llopis (igeriketa egokitua)
Irantzu García (curlinga)
Jose Maria Avendaño (gurpil aulkiko saskibaloia) (bekadun berria)
Lucía García (futbola) (bekadun berria)
Maitane Etxeberria (eskubaloia)
Mikel Unanue (curling) (bekadun berria)
Miren Lazkano (piraguismo eslalom)
Nadia Erostarbe (surfa)
Oihane Otaegi (curlinga) (bekadun berria)
Pablo Carrera (olinpiar tiroa, pistola)
Rodrigo Ibañez (karatea) (bekadun berria)
Uribarri Barrutieta (errugbia)
Virginia Díaz (arraunketa olinpikoa)
‘Atzeraeraginezko Basque Team’ bekak: 2019. urtean Basque Team beka baten onuradunak izan diren kirolariek edo teknikariek urte honetan oinarrietan eskatzen diren kirol merezimenduak edo emaitzak lortu ez badituzte, laguntza ekonomiko bat jasotzeko eskubidea izango dute. Bekaren %50 bermatua izango dute eta beste erdia Basque Teametik 2020. urterako ezarritako emaitza edo helburuak betez gero jasoko dute. (Aurtengo salbuespenezko zirkunstantziek mugatu egiten dute lehiaketen gertaera; ondorioz, kasu bakoitzaren balorazioa egingo da 2020. urtearen amaieran).
Andy Criere (surfa)
Gontzal García (curlinga)
Illart Zuazubiskar (pistako txirrindularitza)
Rakel Mateo (triatloi egokitua)
‘Basque Team Support’ bekak: Kirolariek ezin badituzte ‘Basque Team Kirolariak’ bekak edo ‘Atzeraeraginezko Basque Team’ bekak eskuratu, 2019ko denboraldian programa olinpikoaren barruko Europako edota Munduko txapelketetako probetan parte hartu dutela egiazta badezakete, laguntza jakin bat jasotzeko aukera izan dezakete.
Alain Kortabitarte (skatea) (bekadun berria)
Ariane Ochoa (surfa) (bekadun berria)
Carlos Tobalina (atletismoa, pisu jaurtiketa)
Eider Merino (errepideko txirrindularitza)
Ian Ponciano (skatea)
Jose Mari Mendiola (judoa) (bekadun berria)
Maialen Axpe (atletismoa, pertika jauzia)
Mikel Linacisoro (eskalada)
Ziortza Isasi (errepideko txirrindularitza) (bekadun berria)
Hauek dira Basque Team-ek 2020an bekatutako teknikariak: (onartutako bigarren txanda)
Ander Altuna (pistako txirrindularitza)
Aritz Fernandez (piraguismo eslalom)
Esteban Nuñez (gurpil aulkiko saskibaloia)
Iker-Ekaitz Libano (piraguismo egokitua)
Isaac Pousada (igeriketa egokitua)
Leire Otaegi (curlinga)
Marcos César Morales (arraunketa olinpikoa)
Pablo Cabezuelo (surfa)