basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 08
uztaila
2020

Elikadura zaintzen ENEKO ATXArekin: Torrada karamelizatua

ELABORAZIOAK
Esne-bainua
Nahastu eltze batean osagai guztiak eta berotu 80ºC-ra arte su ertainaren gainean. Bero dagoenean utzi infusionatzen 5 orduz. Denbora hori igarotakoan, iragazi.

Brioche-ogia
Moztu brioche ogia 10 xerratan, eta xerra bakoitza 2 unitatetan, ertzak kenduz moldearen laguntzaz. Ebakitako zatiak 5zm-ko altuerako erretilu sakon batean jarri. Busti brioche ogia esnearekin, ondo zopatu arte.

Karamelatzea
Jarri azukrea gainetik, uniformeki hautseztatuz eta karamalizatu soplete batekin.

Merengatutako izozkia
Jarri ontziteriaren gainean ozpin-koilarakada bat. Barbarina sopletearekin erre eta brotxa bat erabilita marinadarekin margotu. Gainean jarri. Berotu esnea banillarekin, kanelarekin, limoi-azalarekin eta laranja-azalarekin eta utzi infusionatzen bi orduz. Nahastu esnegaina, azukrea eta glukosa, eta aurreko elaborazioari gehitu. Gaineratu esne-hautsa, eragin ondo eta 12 orduz ganberan utzi pausatzen. Prest dagoenean izozgailuan sartu, tupper batean, eta hor eduki erabili arte.

Akabera eta aurkezpena
Zerbitzatu torrada eta izozki quenelle batekin lagundu.

OSAGAIAK
Esne-bainua
1l esne
1l esne-gain
15gr laranja-azal
15gr limoi-azal
400gr azukre
1 unitate kanela-adar

Brioche-ogia
1 unitate brioche-ogi

Esne-merengatuaren izozkia
1l esne
150gr esne-gain
150gr azukre
15gr esne-hauts
1 unitate banilla-adar
5gr laranja-azal
5gr limoi-azal