Online topaketak [errendimendua]: Prestakuntza mentalaren lau urtaroak
Ekaitz Saiesek goi mailako kirolariei zuzendutako prestakuntza mentalerako eredua erakusten digu. Eredu hau aldagai psikologikoaren edukiak prestakuntzaren lau faseetan nola txertatzen diren azaltzean oinarritzen da: fase orokorra, fase espezifikoa, lehiaketa fasea eta trantsizioa.
Ekaitzek Basque Team Fundaioaren beka jaso zuen eliteko piraguista gisa egindako ibilbidean. Jarduera horretan nabarmenak izan ziren 2009an Darmoutheko eta 2011n Szegedeko Munduko txapelketetan lortutako urreak eta 2009ko Brandergurgeko Europako txapelketan irabazitako brontzea (denak K1 4x200m). Gaur egun Espainiako Piraguismo Federazioaren zuzendari teknikoa da. Rio 2016ko Jokoetan taldeko arduraduna izan zen eta kargu horretan arituko da Tokio 2021ean.