ekaina
2020
Online topaketak [errendimendua]: Surfa kirol bilakatu da
1) Basque Teameko eta Fadurako Hobekuntzarako Zentroko kirol teknikaria den Julen Erauzkinek labur azalduko du zein den testuinguru berria surfa programa olinpikoan sartu denetik.
2) Euskal Herriko Surf Federazioak eta Basque Teamek ziklo olinpikoaren hasieran martxan jarritako bikaintasun proiektua ardatzat hartuta, kirolariek egindako teknifikazio prozesua azalduko dute.
– Gorka Zalakain proiektuaren analisi-teknikariak, enpirismo edo intuiziotik, datuen bilketan oinarrituz, ezagutzara pasatzeko bidea zein izan den erakutsiko du.
– Mikel Zalakain proiektuaren team managerrak, aurretik jasotako datu horiek nola aplikatu diren eta kirolariekin nola lan egin den azalduko du ondoren: zer entrenatu behar da, zein da organizazio-sistema, zeintzuk dira planteatutako lan motak…
4) Mahai-ingurua, aurreko ataletan azaldutakoan sakontzeko Basque Teameko eta Fadurako Hobekuntza teknikorako Zentroko kirol teknikaria den Aitor Alberdik gidatuta.