basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Surfa 28
apirila
2020

“Bihar lehiatuko direla pentsatuz prestatzeko esan ohi diet kirolariei”

Basque Team Fundazioak Jatyr Berasaluce surf teknikariarekin hitz egin du Covid-19 koronabirusaren pandemiak sortutako konfinamenduaz eta lana eta entrenamenduak egokitzeko eraz. Jatyr Basque Team-en beka duen Leticia Canales, Basque Team-ek eta Euskal Surf Federazioak abian jarritako bikaintasun proiektuko kidea den Ariane Ochoaren, (Canales bera, Nadia Erostarbe eta Ruben Vitoria ere bertan daude), eta maila baxuagoetan ari den Bitor Garitaonaindiaren entrenatzailea da.

“Online edo bideoaren bidez entrenatzea oso zaila da, batez ere surfa bezalako kirol batean. Ez dago etxean sartu eta olatu bat sor dezakeen makinarik, orduan oso zaila da. Maldan gora egiten zaigu, batez ere baliabiderik ez dugulako. Gero eta eskarmentu handiagoa hartu dugu etxean entrenatzeko orduan. Bideo-zuzenketa egiten saiatzen gara, nahiz eta oso zaila izan. Bi ordenagailu erabiltzen ditut eta ordenagailu batean kamerak transmititzen duena ikusten dute eta beste ordenagailuan haien irudiak surfean ikusten dituzte. Etxean bideo-zuzenketa eta kritikak egiteko eta nolabait lan egin ahal izateko modu bat izan zen”.

“Maniobrak lantzea da zailena, bideo-zuzenketa egin eta gero, hau baita alde erraza. Asteko egun bakoitzean banakako eskola bat egiten dut surflari batekin. Haien olatuei begiratzen diegu, zorionez, berrogeialdia hasi baino lehen, haien olatu asko genituen, eta, beraz, material nahikoa dugu zuzentzeko. Ostegunean taldekako eskola bat egiten dut, lehorreko maniobren gorputz-posizioa lantzen dugu, itsasotik kanpo. Nire etxean dibertigarria da, sofa jarri ohi dudalako olatu bat balitz bezala erabiltzeko, eurek etxeko pareta erabiltzen dute eta olatu bat irudikatzeko. Era guztietako maniobrak egiten ditugu lehorrean”.

“Entrenatzailea naiz eta aldi berean psikologo moduko bat, oso garrantzitsua delako motibatuta mantentzea eta hemendik aterako garela eta ahalik eta forma fisiko onenean aterako direla sinestea. Psikologia lana oso indartsu sartzen da zentzu horretan, asko desmotibatzen dituelako eta moralak asko hondoratzen dituelako etxean egoteak eta itsasoan entrenatu ezin izateak, baina saiatzen naiz motibatuta edukitzen eta, batez ere, online txandak errepasatzen, egin dituzten txapelketetako internetera igo dituzten txandak. Ondo egin dituzten txandak errepasatu ohi dizkiet, motibatuta mantentzeko eta kirolari onak direla gogorarazteko “.

“2020a urte hutsa izatea da seguruena. Nahiago nuke reset edo restart botoia Playstation izango balitz bezala eman eta 2020a zerotik hastea, benetan kirol mailan, nire ikuspuntutik, hutsik edo erdi hutsik geratuko den urtea izango delako. Nire kirolariei esan ohi diet presta daitezela pentsatuz bihar lehiatuko direla, ilusio horrekin esnatzeko egun bakoitzean, agian edozein unetan argi berdea eman ahal digutelako eta lehiatu eta normaltasunera itzuli ahal izango garelako. Oso zaila da, baina hau ere hor dago, gerta daiteke”.

“Leticia Canales Australiako emaitza on batetik dator, surfaren historian estatu mailan emakume batek izandako emaitzarik onena. Berrogeialdira autoestimu altuarekin iritsi gara, horregatik lehiaketa-estrategia asko errepasatzen ari naiz. Egunen batean, grabatuta dituzten olatuak errepasatzen ditugu, beste egun batzuetan, berriz, entrenamendu fisikoa dugu, surfingean oinarritua, maniobrak lehorrean, baina, batez ere, lehiaketa-estrategia errepasatzen ari gara, funtsezkoa baita maila gorenean bueltatzeko eta ondo lehiatu ahal izateko. Oso surflari ona izan zaitezke, baina lehiatzen eta gauzak hogei minututan konpontzen ez badakizu, emaitzak ez dira iristen. Leticiak (Canales) emaitza onak izan ditu aurten, eta Arianek (Ochoa) ere bai, bigarren geratu da Kanarietan egindako proban… Jarraitzeko oso motibatuta gaude, eta espero dut laster amaituko dela berrogeialdia, eta surfean egin eta normaltasunera itzuli ahal izango garela bi surflari hauekin, oso onak baitira eta ilusio handia egiten baitit haiekin lan egiteak”.