basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 20
martxoa
2020

“Egoera larria da eta uste dut etxean egoteko momentua dela gauzek hobera egin arte”

COVID-19 koronabirusak goi mailako kirolean eragindako egoerari buruz mintzatu da Basque Team Fundazioa Ander Elosegi piraguistarekin. Anderrek Tokioko Jokoetako ur bizietako C1 proban lehiatzeko txartela badu jada.

“Hemen gaude denok bezala. Berrogeialdiaren berri Londresen geundela izan genuen, bertan ginen Europako txapelketa prestatzen baina egoera ikusita pentsatu genuen nahitaezkoa zela etxera bueltatzea eta hemen geratzea, gure gertukoekin”.

“Garbi dago orain ez daukagula entrenatzeko aukera handirik, ahal duguna egiten dugu baina egoerak hala agintzen du eta uste dut hori errespetatu beharra dagoela”.

“Elikadura aldetik ere aldaketa txikiak egin ditugu. Gutxiago entrenatuta, horrek eskatzen du gutxiago jatea edo hobe neurtzea jaten duguna eta alde horretatik aldaketa nabaritu dugu. Hala ere, sano jatearekin nik usted ut nahikoa izango dela eta nik uste dut ez dugula arazorik edukiko alde horretatik”.

“Egia da kirolari asko kejatu direla, entrenatu beharra dutela eta, baina nik uste dut egoera oso larria dela eta neurriak denok bete behar ditugula eta beste jendearekin bat egin behar dugula, eta etxetik ez ateratzeko esan badigute, ezin gara atera, egoera nolabait baretu arte”.

“Joko Olinpikoen harira ez dakigu; ez dakigu egingo diren ala ez, ematen du baietz baia ez dakigu noiz eta denok gaude berrien zain, egoera aldatuko den zain, baina egoera larria da eta nik uste dut etxean egoteko momentua dela gauzek hobera egin arte”.