basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 13
martxoa
2020

Basque Teameko Leticia Canales surflariak hirugarren postu historikoa lortu du Sydney Surf Pro txapelketan

Emaitza honi esker 6.500 puntu lortu ditu munduko zerrendan postuak igotzeko.

Denboraldi honetan Australian orain arte egindako lehiaketak ez dira emankorrak izan gure surflarientzat, baina gogotsu saiatzen denak lortu egiten du, eta hori gertatu zaio Leticia Canalesi.

Sopelako surflaria fisikoki ezin hobeto dago, eta emaitzak goiz edo berandu iritsi behar ziren. Manly Beachen izan da, bertan surf epikoa erakutsi du, presarik gabeko baina etenik gabeko errondak gainditzen lagundu diona, lasaitasunari eutsiz eta une bakoitzean erabaki egokiak hartuz.

Leticia txapelketan sartu zen lehen kanporaketan eta lan bikaina egin behar izan du txapelketako azken fasera heltzeko, munduko 60 surflari onenen aurka, lehiaketa honetan parte hartzen duten bakarrak.

Lehen fasean Nishimoto eta Hashimoto japoniarrak atzean utzi eta Molly Picklumekin batera aurrera egin zuen. Bigarren kanporaketan MacGonagle eta Bulard erori ziren eta Leticiak aurrera jarraitu zuen Johanne Defayrekin batera. Hirugarren kanporaketan, bi australiarrekin zuen borrokan, Andrew kanporatu zuten, baina borroka gogorrena laugarren errondan iritsi zen. Leticiak Defay frantziarra gainditu zuen, CT zerrendako zortzigarrena. Final-laurdenetan Molly Picklumen aurka aritu zen berriro, eta oraingoan ere ez zuen amore eman. Leticiak 10.00ko puntuazioarekin gainditu zuen australiarra (9.23). Finalerdian Carissa Moore hawaiiarra izan du aurkari, ASP World Tourra lau aldiz irabazi duen surflaria. Carissak 13.07 lortu du finalerdietan, eta Canalesek 9.76.

Txapelketaren ondoren hitz egin du Leticiak Basque Teamekin, eta oso gustura agertu da egindako lanarekin. Lortutako 6.500 puntuak oso garrantzitsuak dira munduko sailkapenean gora egiten jarraitzeko, hirugarren postu historiko honen ondoren.

“Azkenean iritsi da emaitza, eta zer nolako emaitza! Jatyr (bere entrenatzailea) eta ni oso pozik gaude. Sekulako txapelketa izan da eta txanda asko egin ditugu, batzuk hobeak eta beste batzuk txarragoak, baina beti erritmo onari eutsiz. Pena da Carissa Mooreren aurkako finalerdian erritmoa azken minutuetan hartu dudala, olaturik ez zegoelako, baina ametsa izan da harekin surfean aritzea, idoloa delako niretzat. Oso pozik nago!” esan digu.