basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 04
martxoa
2020

Basque Teamek bat egin du Ortzadarrekin LGBTI arloko berdintasun-politiken II. Foroa: Kirola” ekitaldiaren aurkezpenean

Foroa Euskalduna Jauregian egingo da datorren martxoaren 25ean.
Charlie Cristina Martin, lehen emakume transgeneroa Le Manseko 24 orduetan, 
irekierako hizlaria izango da.
Eztabaida sortzea, jardunbide egokiak erakustea eta eragileen inplikazioa 
bultzatzea dira foroaren helburu nagusiak. 


Datorren martxoaren 25ean egingo da LGTBI Berdintasunerako II. Politika Foroa: Kirola, Euskalduna jauregian. Edizio honetan, LBGTI aniztasuna kirolean ikusaraztea izango da jardunaldiaren ardatza. 


Ortzadar elkarteak bigarren edizio bat antolatzea erabaki du, 2018an ‘LGBTI: Unibertsitateak’ berdintasun-politikei buruzko jardunaldiak izan zuen harrera onaren ondoren. Topaketa horrek mahai gainean jarri zuen Unibertsitateak familia-aniztasunaren, aniztasun afektibo-sexualaren eta genero-identitatearen alde jokatu behar duen papera. 


Aurten Bilbo Eurokopako egoitzetako bat izango da eta Ortzadar LGBT elkarteak apustu egiten du hiria kirolean LGBTIfobiari buruzko eztabaida eta hausnarketarako gune bihur dadin. LGBTI kirol-erreferenterik ez izateak eta den bezala agertzeko zailtasunak argi eta garbi erakusten dute gaur egun beldurra zaiela LGBTI jarrerei, bai eta haien kirol-ibilbidean eragin ditzaketen ondorio negatiboei ere. Azken batean, gaur egun kirol-esparrua ez da gune segurua LGBTI pertsonentzat. 


Eztabaida sustatzeko, jardunbide egokiak erakusteko eta erakundeen zein profesionalen kirol-arloko inplikazioa bultzatzeko asmoz itzuli da foroa. 


Oraingo honetan, jardunaldiak programazio oso bat izango du. Besteak beste, Charlie Cristina Martín, Le Mans-eko 24 orduetan parte hartu zuen lehen emakume transgeneroa, eta Víctor Gutiérrez Santiago waterpolista, publikoki homosexualtzat jo zuen lehen kirolari espainiarra izango dira bertan. 


Programazioak bi bloke ditu, eta bertan kirola bere osotasunean jorratu nahi da, hau da, eliteko kirola, baseko kirola eta, oro har, kiroldegian egiten den aisialdiko kirola. 
Lehenengo zatia goizez egingo da (09:00etatik 14: 00etara), eta bereziki erakundeetako eta kirol-taldeetako teknikariei eta kirol-langileei zuzenduta dago. Bertan, erakundeek eta kirol-eragileek garatutako jardunbide egokiak erakutsiko dira, kirolguneetan LGBTIfobia-egoerei aurrea hartzea, sentsibilizatzea eta heltzea helburu dutenak. Horretarako, Isabel Abellak, Basque Teamek bultzatutako Zure Taldekoak Garako abokatu eta koordinatzaileak, eta Andoni Llosak, DPDko Kirol koordinatzaileak, hartuko dute parte. Ondoren Sergio Barcenillak hartuko du hitza, eta Emtesport – Enpresa proiektuen aniztasunaren kudeaketa partekatuko du bertaratutakoekin. Enpresa horrek 20 kirol-instalazio baino gehiago eratzen, berritzen eta kudeatzen ditu. Horrez gain, Lander Iraragorri eta Antonio Pipaon WATSeko Cofundatzaileek parte hartuko dute, “Balioak dituen kirola eta indarkeriaren prebentzioa” izenburupean, eta azkenik, Galder Reguera Athletic Club Fundazioaren Proiektu arduraduna izango da bertan.

Arratsaldean, berriz, publiko orokorrarentzat irekia izango da foroa. Javier Gil Quintanak , Valentziako Unibertsitateko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultateko irakasle elkartuak, LGBTI+ pertsonek Espainiako testuinguruan duten kirol-partaidetzari buruzko azterlan bat aurkeztuko du. Horrez gain, LGBTI eliteko kirolariekin egindako mahai-inguru bat ere egingo da, non Victor Gutiérrez Santiago eta izotz-hockeyko jokalaria, Nora Gómez Carrión, beren ibilbideari buruz mintzatuko diren.