basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Jose Mari Mendiola plata Abierto de Europa 2020
Judoa 01
martxoa
2020

Jose Mari Mendiola judokak zilarrezko domina irabazi du Europako Irekian

Jose Mari Mendiolak, Basque Teamek abian jarritako bikaintasun proiektuko kide den judokak, Varsovian (Polonia) jokatu den Europako Openean zilarrezko domina irabazi du, borroka guztietan erregulartasun eta sendotasun handia erakutsiz.

Mendiolak Pawel Drzymal poloniarra menderatuta hasi du txapelketa. Final-zortzirenetan Massimiliano Carollo italiarra izan du aurkari, eta bera ere ez da gai izan euskalduna geldiarazteko. Final-laurdenetan Nicolas Chilard frantziarra zuen zain tatamian, baina berriz ere Mendiola izan da nagusi txapelketan aurrera egin ahal izateko. Artem Bubyr ukrainarra izan da azken aurkaria -81 kiloko mailan finalera iristeko eta Jose Maria Mendiolak ez ditu besoak jaitsi. Basque Teameko judokak porrot bakarra jaso du, final handian; Damian Stepien poloniarrak baino ezin izan du azpiratu. “Horrelako nazioarteko lehiaketetan maila oso altua da, eta ehuneko ehuna eman behar duzu aurrera egin ahal izateko. Borrokaldirik gogorrena Stepienen aurkako finala izan da, baina oso pozik nago irabazitako zilarrarekin” adierazi dio Mendiolak Basque Teami borrokaldia amaitzean.