basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Iñigo Llopis minima para Tokio
Igeriketa 08
otsaila
2020

Iñigo Llopis Basque Teameko igerilariak Jokoetan lehiatzeko gutxienekoa lortu du

Gipuzkoarrak Espainiako errekorra hautsi du eta Tokyo 2020rako txartela lortu du Palma Hiriko Open Sarian

Gazte-gaztetatik etorkizun oparoa izango zuela argi utzi zuen, eta bilakaera ikaragarria izan du. Iñigo Llopis igeriketa egokituaren erreferente da nazioartean, eta gaur berriz ere agerian geratu da. Urtarrilaren 31n beste pauso bat eman zuen Tokyora hurbiltzeko bide horretan. Sasoi onean zegoela egiaztatu eta bizkar estiloko 200 metrokoan Munduko errekorra hautsi zuen S8 kategorian, 25 metroko igerilekuan, Madrilen antolatutako promesa paralinpikoen lehiaketa batean. Errekorrak ez zuen ezustean harrapatu, 50 metroko igerilekuan antzeko erregistroa baitzuen.

Iñigo Llopis (Donostia, 1998) iazko urrian joan zen Madrilgo Blume Errendimendu Handiko Zentrora. 2017ko belauneko lesioa erabat ahaztuta, Iñigok ahalegin guztiak egin ditu hurrengo Paralinpiar Jokoetan parte hartzeko gutxienekoak lortzeko. Gogoratu behar da brontzezko domina lortu zuela joan den irailean Londresen jokatutako Munduko Txapelketan, bizkar erako 100 metrokoan, S8 kategorian. Gaur Espainiako errekor berria ezarri du proba horretan, Palmako Hiria Open Trofeoan, eta, bide batez, Jokoetarako txartela erdietsi du. 1.09.23 zen gainditu beharreko marka eta Iñigok 1.08.25 egin du.

Konporta klubeko Javier de Aymerich entrenatzaileak, Iñigo haurra zenetik ezagutzen duenak, esan digunez, historiako igerilari paralinpiarrik sarituenetako batek, Richard Oribe Basque Team-eko enbaxadoreak, Iñigo Llopisek bere lekukoa hartuko zuela aurreikusi zuen aspaldi. Richard handiak bere garaian iragarri zuen Ander Romarate paralinpiarra izango zela eta Llopisekin gauza bera gertatuko zela.

Orain dela lau urte Rio de Jaineroko Jokoetan hiru probatan lehiatu zen Llopis eta orain bigarrenez arituko da Joko batzuetan. Orduan baino askoz hobeto ikusten du bere burua: “Oso pozik nago; gainera, duela lau urte baino askoz hobeto lehiatu naitekeela pentsatzen dut. Tokyora gogo handiz iritsi naiz”, esan digu.