basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Ariane Ochoa Las Americas 2020-3
Surfa 08
otsaila
2020

Ariane Ochoa, Cabreiroá Pro Las Americaseko txapeldunorde

Basque Teamek eta Euskadiko Surf Federazioak abian jarritako bikaintasun-proiektuko kidea oso sendo agertu da finalean, baina Pauline Ado hendaiarrak menderatu du azkenean

Final handirako bidea luzea eta gogorra izan da. Ariane Cabreiroá Pro Las Americas txapelketako lehen errondan sartu zen uretara, Leonor Fragoso eta Mafalda Lopes portugaldarren eta Mae Demanez guadalupearraren aurka. Ochoak irmotasunez egin zuen aurrera, bigarren errondara, bere txandako lehena izan zelarik, txartela eman zioten 5.00 eta 6.00ko bi olaturi esker.

Bizkaitarrak aise gainditu zuen ere bigarren erronda. Bere txandako onena izan zen (6.50+6.90) eta hurrengora iritsi zen Teresa Bonvalot portugaldarrarekin, gerora finalerdietan aurkari izan duenarekin batera. Marcela Machado kanariarrak eta Karol Ribeiro brasildarrak ezin izan zuten ezer egin euren lehiakideen aurrean.

Hirugarren kanporaketan Yolanda Hopkins portugaldarra Ariane baino hobea izan zen, baina euskal federazioak eta Basque Teamek abian jarritako bikaintasun proiektuan kide den surflariak aise gainditu zituen (7.07+4.50) Francisca Veselko portugaldarra eta Peony Knight britainiarra.

Askoz estuagoa izan zen Arianeren final-laurdenetako txanda. 6.60ko olatu batek, 5.00eko olatu bati batuta, Sol Agirre perutarrari gailentzeko aukera eman zion. Agirrek 11.50 bat pilatu zuen.

Finalerdietan, lehen aipatutako Teresa Bonvalot zuen zain, baina azken txanpan 5.33ko eta 6.83ko bi olaturi esker menderatu zuen. Portugaldarrak ere bere olatu onenak sinatu zituen txanda amaieran, baina ez ziren behar bezain onak izan (3.00+5.50). Beste finalerdian Pauline Adok Basque Teameko surflaria den Nadia Erostarbe kanporatu zuen.

Finala oso borrokatua izan da. Pauline Adok nota onak ekarri dizkioten olatuak aukeratu ditu, baina Arianek 6.83 eta 7.50eko olatuekin erantzun dio. Ochoak garaipena eskura zuela ematen bazuen ere, 8.27ko olatu batek azkenean bere aurkariari garaipena eman dio.

Gaurkoa Ariane Ochoak aurten lortu duen emaitzarik onena da. Ariane 2019ko Miyazakiko Munduko Txapelketan lehiatu zen eta 41. postua lortu zuen. Aurten El Salvadorreko Munduko Txapelketan ere lehiatzea bilatuko du, 2020ko Tokioko Jokoetarako txartela lortzeko, non surfa lehen aldiz olinpikoa izango den.

Nabarmentzekoa da Las Americaseko torneoak izan duen euskal parte-hartze handia. Leticia Canales bigarren kanporaketaraino iritsi da, Garazi Sanchez hirugarreneraino, Andy Criere laugarreneraino eta Ruben Vitoria bosgarreneraino.