basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
balonmano españa
Eskubaloia 15
abendua
2019

Ainhoa Hernandez, Maitane Etxeberria eta Mercedes Castellanos Basque Teameko bekadunek zilarra lortu dute Japoniako Munduko Txapelketan

Herbehereekin gol batengatik galdu ostean (29-30) iritsi da domina, amaierarako sei segundo falta zirenean

Carlos Viverrek zuzentzen duen taldea motibatuta eta erritmoa ezartzeko prest atera da kantxara. Markagailuan aurretik joan dira bederatzina berdindu arte, eta ondoren oreka izan da nagusi, atsedenaldira 13-16ko emaitzarekin helduta. Bigarren zatian, Holandako selekzioa markagailuan 5 goleko aldearekin aurretik jarri eta gero, Hernandez, Etxeberria eta Castellanosen taldea suspertu egin da; kontraeraso batzuk tarteko, markagailua irauli eta 29ko berdinketa ezarri dute, amaierarako bi minutu falta zirenean. Defentsa sutsua eta Holandakoen eraso etengabea izan arren, kanpoko jaurtiketa indartsuekin, Viverren emakumeek ez dituzte besoak jaitsi.

Hamar partida eta hirurogei minutuko amaieraren ondoren, azken hasperenean erabaki da urrea. Holandak lehen aldiz irabazi du Munduko Txapelketa Espainia sei segundoren faltan gaindituta. Barbosak bere eskuetan izan du urrezko domina, baina Westerren gorputzean jo du baloiak, eta hura ateratzera zihoanean, Ainhoa Hernandezek blokatu egin du jaurtiketa. Ekintza arauz kontrakotzat jo dute hiru metroko espazio bat ez uzteagatik, eta Ainhoa kanporatua izan da, oso erabaki eztabaidatua. Zazpi metrokoan, Zoqbik ezin izan du ezer egin Abbinghen jaurtiketaren aurka.

Hernandez, Etxeberria eta Castelllanosen selekzioa Japoniara joan zen, lehen fasea gainditu eta datorren urtean jokatuko diren aurreolinpikoan bere presentzia bermatzeko asmoz, baina Errumania, Hungaria, Montenegro edo Japoniaren aurka garaipenak lortzearekin batera, itxaropenak gora egin du.

Suediaren aurka azkenunean erditsitako berdinketak eta Errusiaren aurkako porrot gogorrak dominetarako bidea moztu zutela zirudien, baina montenegrinarrek Suediaren aurka eskuratutako garaipenak finalerdietako ateak parez pare ireki zituen. Norvegiaren aurrean jada, azken hamarkadan nazioartean nagusi izan den benetako piztia beltzaren gainetik pasatu ziren. Txapelketako azken ukitua gaur irabazitako zilarrezko domina izan da; Brasilgo Munduko Txapelketan 2011n lortutako brontzearekin eta Londresko Olinpiar Jokoetan 2012an lortutako brontzearekin batera gordeko dute beira-arasan hemendik aurrera.