basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 02
abendua
2019

#Baloreetan BAT: kirolean geratzen den indarkeria matxistaren inguruko jardunaldia

Gernika-Lumoko Udalarekin elkarlanean, Basque Teamek kirolean gertatzen den indarkeria matxistari buruzko hitzaldi eta mahai-inguru batean parte hartu zuen joan den ostiralean, ‘Baloreetan BAT’ proiektuaren eta emakumearen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko egunaren harira egindako jardueren barruan.

Olatz Legarza Basque Team Fundazioko koordinatzaileak eta Irati Martinez Agirrezabala Gernikako Udaleko zinegotziak azpimarratu zuten emakumeenganako errespetua, egituretan eta araudietan oreka eta estereotipoak ezabatzea beharrezkoak direla berdintasunaren arloan aurrera egiten jarraitzeko.

Gainera, kirolean sexu-abusu eta jazarpenaren aurkako ‘Zure taldekoak gara’ zerbitzua zertan datzan azaltzeko aprobetxatu zen jardunaldia; horrez gain, Rocío Ybarra belar hockeyko jokalari olinpiko ohiak lehen pertsonan bere esperientzia kontatu zuen. Rociok bere ibilbide osoan zehar bizitako guztia gaur egun oraindik ere badauden desberdintasunak eta diskriminazioak zuzentzeko erabili nahi du.