basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Iraitz Arrospide maratón Valentzia 2019
Atletismoa 01
abendua
2019

Iraitz Arrospide maratoilariak lortu du gutxieneko marka olinpikoa

Iraitz Arrospidek gutxieneko marka olinpikoa lortu du Valentziako maratoian. Villabonako atletak, 2h: 11:00 denborarekin, bere marka pertsonal onena hautsi du distantzian (2h: 13:23), eta horrek 2020ko Tokioko Jokoetarako hautagarri izaera eskuratzeko balio dio.

Kinde Atanaw Alayew etiopiarra, gizonezkoetan, eta Roza Dereje etiopiarra, emakumezkoetan, izan dira garaile Valentziako maratoiaren 39. edizioan.

Estatu mailan helmugara iristen lehena Elena Loyo izan da, 2:30:56 denborarekin. Helmuga gainditu ostean oso pozik dagoela adierazi du, bere marka pertsonalik onena lortu duelako bere konfiantza hain sendoa ez zen une batean, Dohan lehiatzetik kanpo geratu eta gero. Horregatik uste du gaur lortutakoak balio bikoitza duela.