basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 21
azaroa
2019

Maider Unda eta Richard Oribe Basque Team-eko enbaxadoreek Gautegiz-Arteagako eta Mundakako eskolak bisitatu dituzte, ‘Baloreetan bat’ egitasmoaren barruan

Maider Unda borrokalari ohiak eta Richard Oribe igerilari ohiak, azken horren entrenatzailea den Javier de Aymerichek lagunduta, Busturialdeko ikasleengana hurbildu dute goi mailako kirola.

Urremendi Landa Garapenerako elkartearekin elkarlanean, Basque Team Fundazioaren ‘Baloreetan bat’ proiektuaren barruan kokatu dira hitzaldiak. Proiektu honen bidez, goi-mailako kirol ez-profesionala enpresa-mundura eta hezkuntza-esparrura hurbildu nahi da.

Gautegiz-Arteagako eta Mundakako eskolako haurrek, Maider Undari eta Richard Oriberi ilusioz gainezka eman diete ongietorria. Aurkezpenen eta solasaldien ostean, galdera interesgarriak egiteko eta haien idoloak hurbilagotik ezagutzeko aukera izan dute. Guztiek elkarrekin gogoeta egin dute inguruneak, familiak, zaletasunek, bizitzan dituzten helburuek eta horiek lortzeko bideak duten garrantziaz… eta gainera primeran pasa dute!