basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Txirrindularitza 01
azaroa
2019

“Nik badakit Jokoetarako sailkatzea zaila dela, baina hori da helburu nagusia eta horri begira gaude egunero”

Ana Usabiaga gaurtik aurrera pista txirrindularitzako Minskeko Munduko Kopan arituko da. Europako txapelketan scratchean lortutako laugarren postuak gogor lan egiten jarraitzeko indarra ematen dio. Berarekin izan gara Bieloerrusiara joan aurretik.

“Uste dut uda nahiko ondo joan dala. Mundu osotik ibili gara: Txinan, Kazakhstanen, Europan… Uste dut emaitza onak lortu ditudala eta helburu nagusia lortu dugula: Munduko Kopetan egotea”.

“Europako txapelketatik zapoe gazi-gozoarekin nator. Scratchean laugarren postua lortu nuen. Nire sentsazioak oso onak izan ziren eta hirugarren kokatuta nihoan azkenengo bueltan, kurba hasieran apur bat gora egin behar izan nuen aurkariak aurreratzeko eta normalean pasatzen ez dena pasa zitzaidan, portugaldarrak tarte txiki bat aurkitu zuen eta aurreratu ninduen, eta laugarren bukatu nuen. Pena baina aldi berean gustura ze sekulako esprina bota nuen. Alde horretatik, gerora aztertuta, oso datu onak atera genituen eta pozik egoteko moduko lasterketa egin nuela uste dut”.

“Omniumen ere parte hartu nuen. Lehen proban eroriko bat izan nuen eta ezin izan nuen postu on bat lortu. Horrek asko baldintzatu zidan sailkapen orokorra. Pena ematen dizu, ze beste hiru probetan nire burua oso ondo ikusi nuen. Pena ematen dizu ezin izan nuelako sailkapen on bat ekarri baina bestetik pozik nago nire burua ondo ikusi nuelako eta datozen txapelketetarako uste dudalako ondo iristen naizela”.

“Astebukaeran Bieloerrusiara goaz, handik Eskoziara, etxera etorriko gara hamar bat egun, gero Federazioarekin kontzentratuko gara Valentzian, eta ondoren Hong Kong, Zeelanda Berria, Australia eta Kanada egingo ditugu. Orain Gabonak arte, oso egutegi zorrotza daukat. Gogotsu nago, nire burua ondo ikusten dut eta badut esperantza beti txarra eduki beharrean, ea tokatzen zaigun dena aldekoa izatea”.

“Nik badakit Jokoetarako sailkatzea zaila dela, baina hori da helburu bagusia eta horri begira gaude egunero”.