basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 10
urria
2019

‘Negua’k eta ‘Basque Team’ek lankidetza akordioa sinatu dute Tokio 2020ra arte

Kirol-arropa teknikoaren diseinu eta ekoizpenean diharduen enpresa fundazioaren hornitzaile ofiziala izango da hitzordu olinpiko eta paralinpikora arte

NEGUAk BASQUE TEAMeko kirolariak jantziko ditu olinpiar ziklo honen amaieran. Usurbilgo enpresak Basque Teamek bekatutako kirolariak eta fundazioaren teknifikazio proiektuen barruan dauden promesa eta talentuak kirol-arropa teknikoaz hornituko ditu 2020ra arte, Japoniako hiriburuan udako Olinpiar eta Paralinpiar Jokoak egingo dituzten urtera arte.

Beste batzuen artean Maialen Chourraut (brontzea Londres 2012n eta urrea Rio 2016n), Ander Elosegi (diploma Beijing 2008n, Londres 2012n eta Rio 2016n) eta Iñigo Peña (diploma Rion) piraguistek, Ignacio Martin, Barbara Pla eta Amaia Erbina errugbi jokalariek (azken hauek diploma Rion), Virginia Diaz (egungo Europako txapelduna) eta Jon Carazo arraunlariek, Pablo Carrera eta Kako Aramburu tiratzaileek (ondoz-ondo diploma Londres eta Beijingen), Tania Calvo (diploma Rion), Ana Usabiaga, Illart Zuazubiskar eta Amador Granados (brontzea Rioko Paralinpiar Jokoetan) pistako txirrindulariek, Ane Santesteban, Lourdes Oyarbide eta Eider Merino txirrindulariek, Ainhoa Hernandez, Maitane Etxeberria eta Mercedes castellanos eskubaloi jokalariek edota Asier Garcia gurpil aulkiko saskibaloi jokalariak (zilarra Rion) Neguak diseinatu eta ekoiztutako arropa jantziko dute Basque Teamen ekitaldi ofizialetan.

Neguak eta Basque Teamek elkarrekin egingo dute lan ziklo olinpiko honen bukaeran goi mailako euskal kirolariei laguntzeko nazioarte mailan dituzten helburuak lortzeko prozesuan.

Negua

NEGUA kirol-arropa tekniko pertsonalizatua diseinatzen eta produzitzen duen Usurbilgo enpresa da. Dena den, Negua Extreme Sportwear kirol arropa baino gehiago da; kalitatezko jantziak egiteko kirola, natura eta teknika batzen dituen bizitza filosofia da. Kirolaren garapena du xede, kirolari bakoitzaren poztasuna eta asebetetzea bilatuz beti. Arropa edo jantzien ekoizpen prozesu osoa kontrolatzen dute, hasieratik bukaerara, diseinutik ekoizpenera, gizon eta emakumeentzako inprimatze eta pertsonalizazioa barne, zerbitzu bikaina eskaini ahal izateko, gertukoa eta profesionala. Gainera patronaje espezifikoa, ehunen aplikazioa eta jostura motak bereziki zaintzen dituzte. Neguan kirolzale amorratuak dira, kirolak pertsonei eskaintzen dizkien balioetan sinesten dutelako, errespetuan, gainditze-ahalmenean, esfortzuan, lanean, konstantzian eta berdintasunean.

Basque Team Fundazioa

2007. urtean Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Irrati Telebista (EiTB) erakunde publikoak sortu zuten fundazioa. Bere hastapenetan bezala, BASQUE TEAMek profesionalak ez diren kirolarien parte-hartzea nazioartean bultzatzeko eta maila bikaineko emaitzak lortzeko helburua du gaur egun ere, eta horretara bideratzen ditu bere baliabideak. 2007tik fundazioak 140 kirolari baino gehiago bekatu ditu, 41 kirol diziplinetan.