basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Piraguismoa 29
iraila
2019

Klara Olazabalek bosgarren postuan bukatu du Munduko txapelketa batean jokatutako lehen finala

Emaitza honi esker Basque Teameko piraguistak Tokio 2020ko Jokoetan egoteko lehian jarraitzen du

Klara Olazabalek finalerdi ona egin du piraguismo eslalomeko Munduko txapelketako C1ean, zigorrik jaso barik eta bederatzigarren izanda. Horrek kategoria absolutuan Munduko txapelketa bateko lehen finala jokatzeko aukera eman dio. Klarak Pauko 2017ko Munduko txapelketan parte hartu zuen, baina 32. amaitu zuen eta orduan ez zen pasatu azken errondara.

Gaurko finalean Irungo palista oso ondo aritu da. 21 urterekin bere adinarekin ohikoa ez den segurtasuna erakutsi du. 18. Atean zigorra jaso arren, ez du arreta galdu eta ibilbidearekin jarraitu du bere plangintzetan bezala, bosgarren bukatzeko.

Jokoetarako plaza lortzeko borrokan bere lehiakide handiena den Nuria Vilarrubla zazpigarren izan da gaur, beraz, plazaren borrokak hurrengo denboraldian jarraituko du, preolinpikoa jokatu beharko baitute plazari izen-abizenak jartzeko.