basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Piraguismoa 29
iraila
2019

Joan Crespok brontzea jantzi du Seu d´Urgelleko Munduko txapelketan

Basque Teameko piraguistak piragüismo eslalomeko Munduko txapelketa honen hasieran aurreikusi zuen poztasun asko emango zituen hitzordua izango zela, baita dominak emango zituela ere. Gutxienez bi. Horrela adierazi zigun txapelketan sartu baino lehen eta hala gertatu da,.

Lehen jardunaldian urrezko domina berenagatu zuen taldeka Samuel Hernanz eta David Llorenterekin batera eta gaur bere ibilbidea biribildu du Mundial honetan brontze batekin; David Llorenterekin lehiatuta banakako txapelketan.

Finalerdian zortzigarren izan da eta ez du aterik ukitu, eta finalean podiumeko hirugarren tokira igo da, nagusitasun ikaragarria erakutsita. Llorentek zilarra eraman du (+1.70), urrea Jiry Prskavec txekiarrarentzat izan da (84.26) eta brontzea donostiarrarentzat (+2.96).

Slokan (Eslovenia) 2010ean eskuratutako laugarren postua zen Joanen orain arteko emaitza onena Munduko txapelketa batean.