Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.
Klara Olazabal finalerdietarako sailkatu da Seuko Munduko txapelketan
Klara Olazabalek 16. postuan bukatu du Seu d´Urgelleko Munduko txapelketako C1eko sailkapen txanda eta horrek finalerdietarako txartel zuzena eman dio. Ibilbidearen bukaerako 25. atea ukitu du baina jaitsiera nahiko azkarra egin du Irungo palistak.
Londresen lortutako brontzezko dominak lehiaketa uzteko erabakia aldatzea ekarri du 2012ko abenduaren 5a.- Beste denboraldi batez gutxienez bere kirol ibilbidearekin jarraituko duela jakinarazi du gaur Maider Unda borrokalari arabarrak, Rioko 2016ko Olinpiar Jokoetan parte hartzeko aukera baztertu gabe. Basque Team-en babespean Maider izan zen Londresen lehiatu zen estatuko borrokalari bakarra eta brontzeko domina lortzeak goi […]
Miren Lazkano C1eko Europako txapelduna zen, baina ezin izango du titulua berretsi, ezin izan baitu Eslovakiako hiriburuan jokatzen ari diren eslalom piraguismoko Europako Txapelketako finalerdietarako sailkatu. Basque Teameko palista ez da momenturik onenean iritsi denboraldiko lehen proba garrantzitsura; izan ere, minez gain, covid-a ere igaro du du orain dela aste gutxi. Jardunaldiko lehen jaitsieran Mirenek […]
Gernika-Lumoko Udalarekin elkarlanean, Basque Teamek kirolean gertatzen den indarkeria matxistari buruzko hitzaldi eta mahai-inguru batean parte hartu zuen joan den ostiralean, ‘Baloreetan BAT’ proiektuaren eta emakumearen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko egunaren harira egindako jardueren barruan. Olatz Legarza Basque Team Fundazioko koordinatzaileak eta Irati Martinez Agirrezabala Gernikako Udaleko zinegotziak azpimarratu zuten emakumeenganako errespetua, egituretan eta araudietan […]