Ander Elosegi finalerdietara igaro da Seu d´Urgelleko Munduko txapelketan
Ander Elosegik C1eko lehen sailkapen txanda baino ez du behar izan Seu d´Urgelleko Munduko txapelketako finalerdietara igarotzeko. Basque Teameko palistak ez du bere jaitsiera garbiena egin, izan ere laugarren atea ukitu egin du, baina jaitsiera azkarra burutu du eta horrek seigarren postuan bukatzea eta txapelketako hurrengo faserako txartela eskuratzea ahalbidetu dio.