basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Piraguismoa 24
iraila
2019

Ander Elosegi piraguistari egindako elkarrizketa Seu d´Urgelleko Munduko txapelketan parte hartu aurretik

Ander Elosegi Basque Teameko palistak onartzen du aurtengo hitzorduetan, bai Munduko Kopetan eta bai Europako txapelketan, eroso sentitu dela uretan baina emaitzak ez direla izan berak espero bezain onak. Dena den, Seu d´Urgelleko Munduko txapelketara sentsazio onekin heldu da, fisikoki eta nabigazioari dagokionez ere. Munduko txapelketa honetan jokoan daude 2020ko Tokioko Jokoetarako plazak. Sailkatuz gero, Elosegiren laugarren Jokoak izango lirateke. C1 kategorian plaza eskuratzeaz gain, Irungo piraguistak bereganatu behar du plaza hori. Une honetan Miquel Trave, Daniel Perez eta Lluis Fernandez taldekideekiko puntuetan duen aldea edo abantaila nahiko handia da.