basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Belar-hockey-a 10
iraila
2019

“Munduko eta Europako txapelketak ondo daude baina Jokoetarako sailkapena nahi dugu”

Estatuko selekzioan ohikoa den eta denboraldi honetan Belgikako ligan (Europako handienetarikoa) arituko den Diego Arana hockey jokalariak Europako txapelketan lortutako zilarrezko domina erakutsi digu. Zilarra irabazi eta gero, urriaren 25etik 28ra Valentzian jokatuko duten aurreolinpikoa izango da Basque Teameko kirolariaren hurrengo erronka. Taldeak Frantziaren kontra neurtuko ditu indarrak, partida bikoitzean. Tokio 2020ko Jokoetarako sailkapena lortzea da helburu nagusia.

“Azken urteetan espero genuena zen, finalerdietan sartzea. Badakigu zein den gure maila, zeintzuk diren gure helburuak eta behin finalerdietan sartuta, Holandaren kontra partida biribila egin eta hainbestetan desiratutako finalean egotea lortu genuen. Helburua bete genuen: finalean sartzea, gozatzea eta domina etxera ekartzea”.

“Mundialak ez gintuen utzi merezitako tokian eta azkenean, esfortzuaren ondoren, talde berdinarekin lanean jarraituta, aldaketa asko egin gabe, entrenatzaileak esan zigun taldeari eutsita gauza handiak lortzeko gai izango ginela eta azkenean erakutsi dugu. Denentzat oso positiboa izan da”.

“Munduko eta Europako txapelketak ongi daude, baina Jokoetarako sailkapena nahi dugu. Orain prestaketetarako bi hilabete gogor izango ditugu baina ondo prestatu behar dugu eta bi neurketa horiek irabazi behar ditugu nahi dugun tokian egoteko”.

“Erregulartasuna falta zaigu. Holanda azpiratzeko gai gara, baina gero Eskoziarekin berdindu genuen. Talde handiek, zerrendan lehenengo bosten arten daudenek, ez dute akatsik egiten maila baxuagoko taldeen aurka eta hori egin behar dugu: arreta jarri, gure lana egin, gure maila erakutsi eta hori eginda, barruan egongo gara”.

“Iaz dena prestatu nuen, eta ligan sufritu egin dut mailari eusteko. Dena ongi irten da eta eutsi diogu; eta selekzioarekin Jokoak dira helburua. Denek badakigu”.

“Nire ustez belar hockeya bezalako kirolentzat Basque Team barik zaila izango litzateke. Eskaintzen dituzten laguntza guztiak benetan estimatzen ditugu. Oso zaila izango litzateke erronka hauei ekitea laguntza hauek izan gabe”.