basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Surfa 09
iraila
2019

Leticia Canalesi elkarrizketa Miyazakiko Mundialean bigarren aukerako zazpigarren errondaren ostean

Miyazakiko World Gamesetako gaurko jardunaldian gure surflariek egun luze eta gogorra izan dute. Atzo lehia nagusitik kanporatu zituztenez, gaur aldi berean egin diren bigarren aukerako erronda guztiak jokatu behar izan dituzte. Denek euren onena eman dute. Erronda batzuetan euren surf onena erakutsi ahal izan dute eta beste batzuetan epaileen erabakiaren zain egon dira azken unera arte aurrera egiten zuten ala ez jakiteko. 

Ariane Ochoa bigarren aukerako laugarren errondaraino heldu da; horretan akatsa egin du olatuen tartea aukeratzeko lekuan eta Munduko txapelketatik at geratu da. Leticia Canales eta Nadia Erostarbe bigarren aukerako zazpigarren errondaraino iritsi dira. Elkarren kontra aritu dira txanda horretan baina Nikki van Dijk eta Sally Fitzgibbons australiarrak nagusitu zaizkie. 

Banakako txapelketan kanporatuak izan arren, Aloha Cupeko taldekako lehia dute oraindik aurretik.