basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Arraunketa 29
abuztua
2019

Elkarrizketa Marcos Cesar Morales Virginia Diaz arraunlariaren entrenatzaileari, Tokio 2020rako sailkapena lortu eta gero

Estropada amaierako zoriontasun malkoek dena esan dute. Ottensheim-Linzen jokoan den Munduko txapelketako finalerdian hirugarren izateak txapelketako A finalerako pasea eman dio Basque Teameko Virginia Diaz arraunlariari, baina ez hori bakarrik; Tokio 2020ko Jokoetan lehiatzeko txartela ere erdietsi du. 

Gaurko finalerdia zaila zen, Australia eta Kanada zituztelako aurkari, Munduko potentzia handienetakoak, eta lehen hiruen artean bukatu behar zutelako txapelketako azken mailara iristeko. Australiar eta kanadiarrak hasieratik estropada buru jarri diren bitartean, Virginia Diaz eta Aina Cid gogor borrokatu behar izan dira eta Errumaniaren bultzadei aurre egin behar izan diete W2- probako hirugarren postuari eusteko. Australiak txanda irabazi du 06:58.000ko denborarekin, Kanada bigarren izan da 07:00.450ko markarekin eta Diaz eta Cid hirugarren 07:03.160ekin. 

Lucernan Europako txapelketa irabazi ondoren, Virginia Diaz Ottensheim-Linzeko Munduko txapelketara Tokio 2020rako plaza bat lortzeko asmoarekin etorri da eta lortu egin du. Jokoei begira modalitatea aldatu du eta orain Aina Cidekin batera egiten du arraun, lemazainik gabeko biko ontzian. Gogor lan egin behar izan dute egoera berrira moldatzeko baina maiatzeko Lucernako Europako txapelketan argi geratu zen lortu dutela, urrezko domina irabazi baitzuten, estropada bukaera ikusgarria eginda gainera.

Virginiak talentua eta diziplina bateratzen ditu lan egiterako orduan. Getxoko Raspas Arraun Taldean aritzen den arraunlari honek banku mugikorrean maila gorenera iristeko urte asko daramatza prestaketa-lanetan. Bere gaitasunei esker estatuko selekzioak deitu egin du 15 urte zituenetik. Are gehiago, beste esparru batzuetan, eroso sentitzen den eremutik kanpo, nazioarteko mailan  arrakasta lortzea zer den badaki, Estatu Batuetan unibertsitateetako txapelduna izan baitzen.