basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 23
abuztua
2019

Iñigo Peña, Szegedeko Munduko txapelketako finalerdietara

Basque Teameko Iñigo Peña piraguista finalerdietara igaro da Szegedeko Munduko txapelketan (Hungarian). Berak eta bere ontzikideak, Paco Cubelosek, laugarren postuan bukatu dute K2-1.000 metroko sailkapen txanda. Hori zen entrenatzailearekin ezarritako estrategia, biharko finalerdietako estropadari begira kale egokiena izateko, une honetan dituzten haize aurreikuspenak kontuan izanda.

Biharko finalerdia estropada gogorra izango da, Tokioko Jokoetarako txartelak daudelako jokoan Munduko txapelketa honetan. Hori da helburu nagusia; dena den, podiumera ere igo nahi dute Peñak eta Cubelosek, beste hainbatetan egin duten moduan. 2018an zilarrezko domina erdietsi zuten Montemor O´Velhoko Munduko txapelketan eta brontzea Belgradeko Europako txapelketan.