basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 22
abuztua
2019

Bego Lazkano piraguistari egindako elkarrizketa Szegedeko Munduko txapelketan lehiatu aurretik

Begoña Lazkano gaur hasiko da lehian Szegedeko pistako piraguismoko Munduko txapelketan. Basque Teameko palistak erronka handia du Hungarian: Tokio 2020rako txartela lortzea, bere lehen Olinpiar Jokoak izan daitezkeen horietan egoteko pasea eskuratzea, alegia. K4-500 metrokoan 10 plaza daude jokoan. Begoñaren aburuz, orain dela lau urte baino prestatuago heldu dira hitzordura.