basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 09
uztaila
2019

Basque Teamek inoiz baino bekadun gehiago izango ditu aurten

• Fundazioak 563.750 euro banatuko ditu teknikari eta kirolarien artean 2019ko diru-laguntzetan

• Goi mailako 66 kirolarik jasoko dute beka eta horietatik 34 emakumeak dira

2019an Basque Team Fundazioak bekatutako kirolari kopurua orain arteko altuena izango da. Urtero berritzen diren beka hauen bitartez inoiz ez dira hainbeste kirolari bekatu orain arte. Basque Team Fundazioaren batzorde betearazlea bildu ondoren, bikaintasuneko kirolari erakundeak laguntza ekonomikoetan emango dizkion 563.750 euroak goi mailako 66 kirolariren (34 emakume eta 32 gizon) eta 9 teknikariren artean banatzea erabaki da. Banakako beka hauez gain, nabarmendu behar da Basque Teamek 318.000 euro bideratuko dituela Euskal Federazioek kudeatuko dituzten eta datozen hitzordu olinpiko eta paralinpikoetan talentuen parte hartzea bultzatzea xede duten bikaintasun proiektuetara.

Goi mailako banakako bekak onartzeko edo ukatzeko aurreko denboraldian nazioarte mailako txapelketetan, Europako eta Munduko txapelketetan eta Olinpiar eta Paralinpiar Jokoetan, kategoria absolutuan, izandako emaitzak eta parte-hartzeak aintzat hartzen dira, balorazio irizpide zorrotzak ezarrita.

Laguntza ekonomikoez gain, bekadunek laguntza biomedikuak (QuironSalud taldearekin itxitako kolaborazio akordioaren bitartez sendotuta), teknikoak, coaching zerbitzuak, irudi eta komunikazio zerbitzuak eta ikasketetan eta lanean hastean eskainitako laguntzak ere jasoko dituzte. Azken zerbitzu honetan arreta berezia jartzen ari da Fundazioa ‘Laneratzea’ deitutako prozesuaren bitartez.

Genero berdintasuna bultzatzeko eta kirolariak gizartearentzat eredugarriak diren baloreen eramaileak izateko BASQUE TEAMek egiten duen apustua azpimarragarria da. Bekatutako kirolariek ez dute adierazpen arrazista, xenofobo, matxista edo bereizkeriazkorik egingo emakumeei buruz eta, eskuarki, ez dute intolerantziazko adierazpenik egingo pertsona edo kolektibo jakinei buruz. Hau guzti hau Fundazioak martxan jarri duen ‘Baloreetan BAT’ proiektuaren barruan kokatuta dago. Proiektu honen bitartez, kirolaren balioak enpresaren esparruan eta hezkuntzan aplikatu eta zabaldu nahi ditu Basque Teamek.

54 olinpiar kirolariez gain, 9 teknikarik ere Basque Teamen laguntza jasoko dute. Beste 12 kirolarik enbaxadoreen taldea osatuko dute eta Basque Team balioak hedatuko dituzte ‘Baloreetan BAT’ proiektuaren barruan.

Basque Teamekin ibilbide luzea duten kirolariek bekatuta jarraitzen dute: Maialen Chourraut (urrea Rio 2016ko Jokoetan eta brontzea Londres 2012ko Jokoetan piraguismo eslalomen) Ander Elosegi (olinpiar diploma Beijing, Londres eta Rion piraguismo eslalomen), Iñigo Peña (diploma Rio 2016ko Jokoetan piraguismo sprinten), Lucas Eguibar (Munduko Kopako txapelduna 2015. urtean eta 2017ko Munduko txapeldunordea), Jon Santacana (27 domina Munduko txapelketa eta Olinpiar Jokoen artean eski egokituan), Asier Garcia (zilarra gurpil-aulkiko saskibaloian Rioko Paralinpiar Jokoetan) eta Amador Granados (brontzea pistako txirrindularitzan Rioko Paralipiar Jokoetan), besteak beste.

Basque Teamek 2019an bekatutako kirolari eta teknikarien zerrenda osoa:

‘Basque Team Kirolariak’ bekak: Entrenatu eta lehiatzeko beharrezkoa eta lehentasunezkoa den dedikazioa bermatzeko laguntzak dira.

1) Ainhoa Hernández (eskubaloia)
2) Amador Granados (pistako txirrindularitza egokitua)
3) Amaia Erbina (errugbia)
4) Ana Usabiaga (pistako txirrindularitza)
5) Ander Elosegi (piraguismo eslalom)
6) Andy Criere (surfa) (bekadun berria)
7) Aritz Maestu (izotz-patinaje artistikoa) (bekadun berria)
8) Asier García (gurpil aulkiko sasakibaloia)
9) Bárbara Plá (errugbia)
10) Begoña Lazkano (piraguismo sprint)
11) Diego Arana (velar-hockeya)
12) Garazi Sánchez (surfa)
13) Gontzal García (curlinga)
14) Illart Zuazubiskar (pistako txirrindularitza)
15) Imanol Rojo (iraupen eskia)
16) Iñigo Llopis (igeriketa egokitua)
17) Iñigo Peña (piraguismo sprint)
18) Irantzu García (curlinga)
19) Itsaso Munguira (atletismo egokitua) (bekadun berria)
20) Jon Carazo (arraun olinpikoa)
21) Jon Santacana (eski alpino egokitua)
22) Juan del Campo (eski alpinoa)
23) Juan Jose ‘Kako’ Aramburu (tiro olinpikoa)
24) Leticia Canales (surfa) (bekadun berria)
25) Lide Erbina (errugbia) (bekadun berria)
26) Lucas Eguibar (snowboarda)
27) Maialen Chourraut (piraguismo eslalom)
28) Maitane Etxeberria (eskubaloia)
29) Miren Lazkano (piraguismo eslalom)
30) Nadia Erostarbe (surfa) (bekadun berria)
31) Pablo Carrera (tiro olinpikoa)
32) Rakel Mateo (triatloi egokitua)
33) Samuel Hernanz (piraguismo eslalom)
34) Tania Calvo (pistako txirrindularitza)
35) Trihas Gebre (atletismoa)
36) Uribarri Barrutieta (errugbia)
37) Virginia Díaz (arraun olinpikoa)
38) Mercedes Castellanos (eskubaloia) (bekadun berria)

‘Atzeraeraginezko Basque Team’ bekak: 2018. urtean Basque Team beka baten onuradunak izan diren kirolariek edo teknikariek urte honetan oinarrietan eskatzen diren kirol merezimenduak edo emaitzak lortu ez badituzte, laguntza ekonomiko bat jasotzeko eskubidea izango dute. Bekaren %50 bermatua izango dute eta beste erdia Basque Teametik 2019. urterako ezarritako emaitza edo helburuak betez gero jasoko dute.

1) Ane Barandiaran (softbola)
2) Ane Santesteban (errepideko txirrindularitza)
3) Carlos Tobalina (atletismoa, pisu jaurtiketa)
4) Estibaliz Alvarez (softbola)
5) Ignacio Martin (errugbia)
6) Rebeca Carrera (softbola)

‘Basque Team Support’ bekak (formatu berria): Kirolariek ezin badituzte ‘Basque Team Kirolariak’ bekak edo ‘Atzeraeraginezko Basque Team’ bekak eskuratu, 2018ko denboraldian programa olinpikoaren barruko Europako edota Munduko txapelketetako probetan parte hartu dutela egiazta badezakete, laguntza jakin bat jasotzeko aukera izan dezakete.

1) Arantza Moreno (atletismoa, xabalina jaurtiketa) (bekadun berria)
2) Eider Merino (errepideko txirrindularitza) (bekadun berria)
3) Elena Loyo (atletismoa) (bekadun berria)
4) Iraitz Arrospide (atletismoa) (bekadun berria)
5) Irati Goikoetxea (piraguismo eslalom)
6) Joan Crespo (piraguismo eslalom)
7) Klara Olazabal (piraguismo eslalom) (bekadun berria)
8) Lourdes Oyarbide (errepideko txirrindularitza) (bekadun berria)
9) Maialen Axpe (atletismoa, pertika jauzia) (bekadun berria)
10) Mikel Linacisoro (eskalada)

‘Baloreetan BAT’ proiektuaren barruko Basque Teameko enbaxadoreak:

1) Aitor Francesena (surf egokitua)
2) Alberto Iñurrategi (alpinismoa)
3) Aritz Aranburu (surfa)
4) Eneko Llanos (distantzia luzeko triatloia)
5) Gurutze Frades (distantzia luzeko triatloia)
6) Ian Ponciano (skatea)
7) Jon Rahm (golfa)
8) Kerman Lejarraga (boxeoa)
9) Maider Unda (borroka)
10) Naiara Gómez (piraguismoa)
11) Patxi Peula (patinajea)
12) Richard Oribe (igeriketa egokitua)

Basque Teamek en 2019an bekatutako teknikarien zerrenda osoa:

1) Ainhoa Artolazabal (Amador Granadosen entrenatzailea)
2) Aritz Fernandez (Miren Lazkanoren entrenatzailea)
3) Diego Martinez (Andy Criereren entrenatzailea) (bekadun berria)
4) Ekaitz Saies (Begoña Lazkanoren entrenatzailea)
5) Isaac Pousada (Iñigo Llopisen entrenatzailea)
6) Marcos César Morales (Virginia Diazen entrenatzailea)
7) Pablo Cabezuelo (Garazi Sanchezen entrenatzailea)
8) Xabier Etxaniz (Maialen Chourrauten entrenatzailea)
9) Xabier Taberna (Ander Elosegi eta Irati Goikoetxearen entrenatzailea)