basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Txirrindularitza 28
ekaina
2019

Ana Usabiaga pistako txirrindulariari egindako elkarrizketa Minskeko Europear Jokoetako scratchean 6. amaitu ondoren

Basque Teameko bekaduna den Ana Usabiaga pistako txirrindulariak oso ondo korritu du Minskeko Europear Jokoetako scratch proba. Ordiziarrak une oro eutsi dio lasterketari eta azken txanpan nor baino nor aritu izan da lehiakide holandarrarekin, Carlijn Wild Kirstenekin. Oso gutxi falta izan zaio lehia estu horretan nagusitzeko eta podiumean sartzeko borrokan egoteko.

Gaurko probaz gain, Anak puntuazio proba jokatu zuen atzo eta 14. postuan amaitu zuen horretan.

EUROPEAR JOKOAK

2019ko ekainaren 21etik 30era Bieloerrusiako Errepublikak 2. Europear Jokoak hartuko ditu: lau urtetik behin Europako Olinpiar Batzordeek antolatutako hainbat kiroletako europear kontinenteko atleten arteko lehia.

Minsken 15 kirol jokatuko dituzte eta horietatik 8tan Tokyo 2020rako plazak jokoan izango dira. 4.000 kirolari bilduko dira Bieloerrusiako hiriburuan 200 ekitalditan lehiatzeko, baita 50 batzorde olinpikoetako ordezkari diren 2.000 entrenatzaile eta laguntzaile ere. Nazioarte mailako 650 epaile eta nazio mailako beste 410 bertan arituko dira. Atzerritik hedabideetako 1.000 pertsona espero dira; eta beste 100 europear federazioetako idazkari nagusi, presidente eta kiroletako ministroak kontuan izanda, olinpiar batzoerdeetako 250 langile eta ordezkari baino gehiago, baita Europako Estatuetatik etorritako hainbat presidente, lehen ministro eta maila goreneko funtzionarioak ere. Europar Jokoen bigarren edizioa Minskeko kirol instalakuntza onenetan egingo da: “Dinamo Arenan”, “Minsk-Arenan”, “Chizhovka-Arenan” eta beste hainbatetan.

Jokoetan lehentasuna emango zaio olinpiar balioen, bizitza estilo osasuntsuen eta jarduera fisiko eta kirolaren garapenari.