basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Rugby Biarritz
Errugbia 16
ekaina
2019

Mailari eutsi diote!

Barbara Plaren, Amaia eta Lide Erbinaren eta Anne Fernandez de Corresen selekzioak Munduko Serieetan jarraituko du, azken txapelketan, Biarritzekoan, denboraldiko postu onena lortuta: laugarrena

Emakumezkoen zazpiko errugbiko selekzioaren helburua mailari eta Langforden, Kanadan, erakutsitako jokoari eustea zen eta lortu egin dute.

Salbazioa txapelketako multzoen fasean eskuratu zuten, baina horrekin ez dute nahikoa izan; partida onak egin nahi izan dituzte eta prestaketarekin jarraitu nahi izan dute uztailean Kazanen jokatuko duten Aurreolinpikoari begira.

Biarritzeko txapelketako lehen neurketan, Kanadaren kontra, Pedro Matiasen jokalariek minutu on asko izan zituzten, baina amaieran aurkariek, merezita, erdietsi zuten garaipena: 22-19.

Gero, beste lehiakide indartsu baten aurka, Australiaren aurka, hasiera bikaina izan zuten eta erasoan joko mailari eutsi zioten, baina defentsako akats batzuengatik eta australiarrek egindako ihesaldi indartsuengatik ozeaniarrek garaipena lortu zuten: 31-14.

Australiaren kontrako porrotaren ondoren, 12-10 irabazi zioten Irlandari eta final laurdenetarako txartela eskuratu zuten horrela. Fase horretan, berriz ere Australiaren aurka, jokoa hobetu zuten elkarrekin sendo arituta, Munduko Serieetan laugarrena den potentziaren aurrean. 14-15eko markagailu estuak erakusten du norgehiagokaren berdintasuna.

Finalerdietan, Estatu Batuen kontra intentsitatea mantendu dute baina aurkariek akats gutxiago egin dituzte eta 7-24 galdu dute. Ondoren, hirugarren eta laugarren postuen borrokan ezin izan dute Kanada azpiratu. Kanadarrek 14-19 irabazi dute.