Ander Elosegiri egindako elkarrizketa Pauko Europako txapelketan zazpigarren bukatu ondoren
Ander Elosegi Basque Teameko palistak 7. amaitu du Pauko piraguismo eslalomeko Europako txapelketako finala. Irungoak jaitsiera onak egin ditu, batez ere finalerdikoan, baina finalaren ondoren aitortu du aurkariak oso sasoi onean daudela. Bera ere une onean dagoela esan du eta bere nabigazioarekin oso alai agertu da, baita gaurko finalean lortutako emaitzarekin ere. Gaurkoak Seu d´Urgelleko Mundialerako txartela ematen dio eta Tokyo 2020ko bidea era egokian hasteko aukera.