basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Piraguismoa 30
maiatza
2019

Ander Elosegiri egindako elkarrizketa Pauko Europako txapelketan finalerdietarako sailkatu ondoren

Ander Elosegi Basque Teameko palistak bigarren txanda jokatu behar izan du finalerdietarako sailkatzeko Paun jokatzen ari den piraguismo eslalomeko Europako txapelketan. Irungoak 20. atea ukitu du eta 19. postuan amaitu du jardunaldiko lehen txanda C1 kategorian. Dena den, bigarren txandan, 21. atean zigorra izan duen arren, laugarren bukatu du Setikis, Tasiadis eta Martikanen atzetik, eta ondorioz, larunbatean finalerdia jokatuko du. Zirkuitua nahiko erraza izan da eta horregatik akatsek zigor handia suposatu dute. Hori dela eta, faborito batzuk txapelketatik at geratu dira edo azken unean lortu dute sailkapena.