basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Surfa 26
maiatza
2019

Nadia Erostarbek Txileko Heroes de Mayo Iquique Pro txapelketa irabazi du

Nadia Erostarbe lehian hasi zen bigarren errondan eta Flavia Cianciarulo eta Catalina Mercere argentinarrak eta Lorena Fica txiletarra izan zituen aurrez aurre. Zarauztarrak txandako puntuaziorik altuena jaso zuen.

Basque Teamek eta Euskal Surf Federazioak martxan jarritako proiektuaren kide den surflaria hirugarren errondan ere onena izan zen, iaz txapelketa hau irabazi zuen Autumn Hays estatubatuarra, Dominic Barona ekuadortarra eta Daniela Rosas azpiratuta.

Final laurdenetan sailkapena garestiago izan du gaur Nadiak, baina aurrera jarraitzea lortu du 8.36ko puntuazioa eskuratuta, Bailey Nagy hawaiarrararen 8.00ko nota gaindituz. Finalerdian, bere bi olatu onenek, 5.17koa bat eta 5.50koa bestea (10.67), Gabriela Bryan aurkariari nagusitzeko aukera eman diote. Bryanek, guztira, 7.67ko emaitza eskuratu du.

Finalean Meah Collins estatubatuarrarekin neurtu ditu indarrak eta txanda oso estua jokatu dute. Nadiak ez du olatu askorik hartu txandaren lehen zatian, baina zazpi minutu falta zirenean, 6.83ko olatu batek podiumeko toki gorenera eraman du. Olatu horrek piztu egin du Nadia, eta guztira 11.43ko emaitzarekin txapelketa irabazi egin du, aurkaria 8.97rekin geratu baita.

Nadia Erostarbe WQS (Women´s Qualifying Series) zirkuituan ari da 2016tik. Bere bilakaera ikaragarria izaten ari da. 2019an lehen garaipena erdietsi zuen zirkuitu honetan, Senegal Pro proban. Aldi berean, aurten nabarmenak izan dira Krui Pron lortutako hirugarren postua, Las Americas Pro Tenerifen eskuratutako bosgarren postua eta Caparica Surf Fest Pro txapelketan poltsikoratutako bederatzigarren postua.

Gipuzkoarra 2020ko Tokyoko Jokoetan parte hartzeko gogor ari da lanean. Japoniako hiriburuan lehen aldiz izango da surfa kirol olinpiko. Zentzu horretan pausoak ematen ari da Nadia. Iaz ISA Aloha Cup delakoan, Taharan, Munduko txapelketa jokatu zuten lekuan, urrea irabazi zuen taldearen partaide izan zen.