basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Aitor Francesena Europeo 2019-3
Albisteak 25
maiatza
2019

Aitor Francesena Basque Teameko surfista, Europako txapeldun

Kirol Egokituko Euskal Federazioarekin martxan jarritako bikaintasun proiektuko kidea den Ibon Muguerza ere Europako txapeldun izan da bere kategoarian

Aitor Francesenak badaki zein den garaipenaren zaporea eta gaur berriz ere dastatu egin du Viana do Castelon (Portugal) jokatu duten surf egokituko Europako txapelketan nagusituta, AS VI kategorian.

Zarautzeko surflaria onena izan da finalera heldu arte jokatutako hiru txandetatik bitan; hirugarrena bigarren postuan bukatu du. Txapelketako azken 30 minutuetara, garaipena erdiesteko aukera askorekin iritsi da, beraz. Aitor oso lasai eta sendo aritu izan da finalean, eta erakutsi du prestaketa itzela egiten ari dela denboraldiko bere helburu nagusia lortzeko: berriz ere Munduko txapeldun izatea. Gaurko finalean ‘Gallo’k Gwendal Halna (16,47), Marta Jordao (7,57) eta Matteo Fancchini (4,33) menderatu ditu 19,17ko puntuazioarekin.

Aitor Francesena Munduko txapeldun izan zen 2016an, brontzezko domina erdietsi zuen 2017an eta podiumetik oso gertu geratu zen 2018an, laugarren bukatuta. Gaur beste titulu bat gehitu dio palmaresari, txapeldun kontinentalarena.

Bestalde, Ibon Muguerza, Basque Teamek Kirol Egokituko Euskal Federazioarekin martxan jarritako bikaintasun proiektuko kidea, ere Europako txapeldun izan da AS I kategorian.

Kasu honetan lehia handiko finala jokatu dute, baina finalaren erdialdera Ibonek aurrea hartu du. Azkenean, 15,83ko puntuazioarekin Camilo Abdula (13,84), Benoit Moreau (10,44) eta Phillipe Naud (12,17) gainditu ditu.