basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Illart 1º Silk Way Series 2019
Txirrindularitza 19
maiatza
2019

Illart Zuazubiskarren lehen nazioarteko garaipena

Basque Teameko txirrindulariak garaipena erdietsi du Astanan (Kazakhstan) jokatu dituzten UCIko Silk Way Serieetan. Abadiñoko kirolariak egun biribila izan du beste probetako batean ere podiumera igo baita. Illartek hirugarren postuan bukatu du puntuaketa proban.

Astanako Serieak oso oparoak izan dira gure kirolarientzat. Illartek lortutako emaitzei Ana Usabiagak pasa den ostegunean puntuaketa proban eskuratutako hirugarren postua gehitu behar zaizkie.

Hauexek izan dira gure pistarden emaitzak Silk Way Serieetan:

Sailkapenak C2

Illart Zuazubiskar: 6. puntuaketa, 6. omnium eta 13. scratch.
Ana Usabiaga: 3. puntuaketa, 4. omnium eta 5. scratch.
Irene Usabiaga: 6. omnium, 8. scratch eta 11. puntuaketa.

Sailkapenak C1
Illart Zuazubiskar: 1go scratch, 3. puntuaketa eta 5. omnium.
Ana Usabiaga: 7. puntuaketa, 7. scratch eta 7. omnium.
Irene Usabiaga: 8. scratch, 9. puntuaketa eta 9. omnium.