basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 18
maiatza
2019

Kirol anitzeko jardunaldia Basque Teamekin!

30 umek hainbat diziplina probatzeko aukera izan dute gure kirolarien eskutik

Basque Team Fundazioak eta ETBko Hiru3 klubak antolatutako kirol anitzeko jardunaldia gaur egin da Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroaren instalazioetan (Getxo). Sei urtetik gorako 30 umek parte hartu dute, eta Basque Teameko enbaxadore eta kirolariek lagunduta, hainbat diziplina probatu ahal izan dituzte.

Alberto Iñurrategi alpinistak, Nerea Agirre errugbi jokalariak, Odei Jainaga xabalina jaurtitzaileak eta Iker Sastre mahai-tenis egokituko jokalariak, Basque Teameko kirol teknikariekin batera, kirolen nondik norakoak azaldu dizkiete eta praktikan nola jarri behar diren erakutsi diete.

Jarduera ‘Baloreetan BAT’ proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu honen bitartez goi mailako kirol ez profesionala enpresen esparrura eta hezkuntzara hurbildu nahi da, gaur gertatu den bezala.