basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Urremendi-Basque Team sinadura 2
Albisteak 30
apirila
2019

Basque Team Fundazioak eta Urremendi Landa Garapen Elkarteak Busturialdean kirolaren balioak bultzatzeko akordioa sinatu dute

Nazioarteko txapelketetan euren parte hartzea bultzatzeko goi mailako euskal kirolariei baliabideak eskaintzea helburu duen Basque Team Fundazioak eta Busturialdeko eskualdearen garapena xede duen Urremendi Landa Garapen Elkarteak kolaborazio hitzarmen bat sinatu dute gaur Gernikan. Hitzarmena “2030 Agenda” eta “Garapen iraunkorreko 17 helburuak” aintzat hartuta itxi da. Sinaduran eta horren ondoren Urdaibaiko Ekoetxean ateratako argazki saioan izan dira Olatz Legarza Basque Teameko koordinatzailea eta Aitziber Ansotegi Urremendi Elkarteko gerentea.

Urremendik helburu ditu nekazaritza eta landa ingurune osoaren funtzio-aniztasuna eta iraunkortasuna bermatu eta sustatzea ekonomi, gizarte ingurugiro eta kultura arloetan, jende gutxitze prozesuak eragotziz; baserri-inguruaren oinarrizko nortasun seinaleak gordetzea, nekazaritza elikadura enpresekin, nekazaritza-turismo, nekazaritza ekologikoa eta baserri-inguruan proiektu endogenoen garapenari ekiten dioten beste edozein enpresarekin lehian jarduteko, nekazaritzaren ahalmen konpetitiboa sustatzea; baserri-inguruko empresa eta egitura ekonomikoen konpetitibotasuna handitzea eta administrazio ezberdinen eta entitate publikoen ekintzak eta arauak integratzea.

Urremendiren xede nagusia herrien nortasuna eta euren garapena sustatzea da, bai gune txikiena bai baserri-inguruan bizi diren pertsonena, azken finean, oinarrizko zerbitzu guztiak eskaintzea, bizitza kalitatea hobea izateko. Zentzu horretan Urremendi elkarteak interesa dauka kirolarekin lotuta Basque Teamek igortzen dituen balioak zabaltzeko eta sostengatzeko, horien artean, aniztasuna, gainditze ahalmena, pertsonen integrazioa eta kirol-kulturaren sustapena gizartearen elementu eratzaile gisa. Hori dela eta, hitzarmen honen bitartez, Urremendik, Basque Teamekin batera, balioak igortzeko eta eskualdean aberastasuna sortzeko kirolak duen garrantzia zabaltzeko asmoarekin, ekintzak antolatzeko konpromisoa hartzen du.

Basque Team, hezkuntza eta enpresa arloan bere ‘Baloreetan BAT’ proiektuarekin koherentzian lan eginda, ‘Garapen Iraunkorreko 2030 Agenda’ren testuinguruan, Urremendik bultzatutako ekintzetan parte hartzera konprometitzen da, errespetua, genero berdintasuna, ingurugiroaren babesa kalitatezko hezkuntza, pobreziaren erradikazioa, bizitza osasuntsua eta hazkunde ekonomiko iraunkorrarekin lotutako gaietan.

Gaur sinatutako hitzarmena aintzat hartuta, aurten jada programatuta dauden hainbat ekintza egingo dira:

2019ko maiatzaren 3an, 18:30, Euskal Herria Museoan (Gernika-Lumo): Kirolean berdintasuna bultzatzeko arratsaldea ospatuko da “Emakumezko kirolarien eguneroko errealitatea: ezagutzen duguna eta izkutuan dagoena”. Ane Barandiaran softball jokalaria eta Naiara Gomez piraguista ohia eta Basque Teameko enbaxadorea izango dira bertan. Gainera Eusko Jaurlaritzak eta Basque Team fundazioak “Zure taldekoak gara” kirol arloan sexu abusu eta jazarpen eta sexuagatiko jazarpenaren aurkako arreta zerbitzua zertan datzan azalduko da.

Ekainaren 13an, Ekoetxea Urdaibain: Kirol-ekintzailetzaren inguruko jardunaldia.

Ekaineko azken astean, Gernikan-Lumon: Kirol egokituaren inguruko jardunaldia, gurpil aulkiko saskibaloi clinic-arekin.

Urrian: Hitzaldiak eskualdeko hezkuntza-zentroetan.