basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 18
apirila
2019

Basque Team Fundazioak antolatutako “Goi errendimendurako autolidergoa” hitzaldietara joateko beste aukera bat

Izena-emateko orria jaitsi

Basque Team Fundazioak, Foru-Aldundien laguntzarekin, Imanol Ibarrondo coachak eskainitako konferentzia-seriea antolatu du bigarrenez. Horietan kirol-errendimendua hobetzeko gako emozionalak emango dira.

Maiatzaren 6an hitzaldia Gasteizen eskainiko da, Arabako Federazioen bilera gelan, Mendizorrotzan; maiatzaren 7an Bilbon egingo da, Miribillako Kirol Etxearen Earbilera Anitzeko Aretoan eta maiatzaren 8an Donostian, Anoetako Gipuzkoako Gazte Elkarteentzako Baliabide Zentroan (CRAJ).

Mintzaldiak 17:00etatik 19:00etara egingo dira eta Basque Teamek bekatutako kirolariei, Fundazioak eta Euskal Federazioek martxan jarritako bikaintasun-proiektuetan dauden kirolariei, DANa (Goi Mailako Dekretua) duten kirolariei eta talentuei zuzentzen zaizkie. Aldi berean, kirolariekin batera, teknikariek eta interesa duten eta kirolariengandik hurbil dauden beste pertsonek ere parte hartzeko aukera izango dute.

Hitzaldiak egiteko gutxienez 15 pertsona biltzea derrigorrezkoa izango da. Izena emateko kirolariek lehentasuna izango dute eta gero eskaerak onartuko dira, kasuan kasuko tokia bete arte. Maiatzaren 2a izango da izena emateko azken eguna.

Izena emateko Basque Teameko webgunean aurki daiteken formularioa betetzea eta honako helbideetara bidaltzea derrigorrezkoa izango da:

BIZKAIA: etorkizunhandikokirolariak@bizkaia.eus
GIPUZKOA: kirolak@gipuzkoa.eus
ARABA: pglatorre@araba.eus
Uda ostean beste hitzaldi eta tailer batzuk antolatzen jarraitzea da helburua.

Imanol Ibarrondoren profila (Bilbo, 1967)

Hamar urtez futbol jokalari profesionala izan zen, Enpresa Zientzietan lizentziatua da eta EHUko ‘Kirol Erakundeen Kudeaketan’ masterra dauka. 2006an INCOADE (Kirol Coaching-eko Institutua) sortu zuen eta bertan kirolariekin, liderrekin eta taldeekin bat egiten du euren aldaketa prozesuetan. Zentzu horretan milaka orduko esperientzia pilatzen du Ibarrondok diziplina honetan.

2016an Espainiako Bartzorde Olinpikoatik Rioko delegazioan parte hartzeko gonbitea jaso zuen eta horrez gain Mexikoko futbol selekzioko staff teknikoan parte hartu du bi urtez, 2018ko Errusiako Munduko txapelketara arte. Gaur egun Real Sociedadeko “Emozio eta Errendimendu”ko Unitatea koordinatzen du eta Basque Teamekin kolaboratzen du coaching eta lidergo zerbitzua zuzenduz Tokyo 2020ko Jokoak arte.

2010etik aurrera lan esparrua zabaldu zuen eta kirolarekin loturarik ez duten beste erakunde batzuekin beharrean hasi zen Imanol. Edozein sektoreko (publiko zein pribatu) pertsonekin egiten du lan goi errendimenduko taldeak sortzeko, banakako konpromisoa eta taldekako errendimendu eta emaitzak hobetuz.

INCOADEtik Aurten 8. edizioa izango duen ‘Coaching, Lidertza eta Taldeen’ (COLIDER) masterra zuzentzen du, eta ‘bikaintasuna lortzeko 7P’ eta ‘taldeak gidatzeko 7c’ formakuntzen diseinatzailea da. Hainbat esparrutako milaka profesionalek egin dute jada formazio hori. Prentsan 100 artikulu baino gehiago idatzi ditu eta 13 argitaraldi izan dituen ‘La primera vez que la pegué con la izquierda’ (Kolima, 2015) liburua idatzi du.