basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
eneko llanos-55
Triatloia 07
apirila
2019

Eneko Llanos Basque Teameko enbaxadoreak laugarren amaitu du Hegoafrikan

Eneko Llanos triatleta Port Elizabethera joan zen sasoiko zegoela baieztatzeko asmoz, urteko helburu nagusirako, Konako ironmanerako, txartela baduela jakiteak ematen dion segurtasunarekin. Oso ondo dagoela ziurtatu ahal izan du Hegoafrikan.

Enekok hamargarren postuan, lasterketa burutik 56 segundora, amaitu du eguraldiagatik 1,6 kilometrora murriztu duten igeriketako zatia.

Txirrindularitzako tartearen hasieran bederatzi gizonez osatutako taldea aurrean jarri da eta horretan sartu da gasteiztarra. Dena den, ibilbidearen erdialderako talde hori bitan banatu da eta Eneko bigarrenean geratu da, lehenengotik 20 segundora. Eneko Llanos 3:43ko desabantailarekin iritsi da T2ra, seigarren tokian.

Maratoian Basque Teameko enbaxadoreak lasterketa ikaragarria egin du. Maratoi erdira heldu direnean zazpigarren zegoen, podiumera igotzeko postuetatik lau minutu eskasera. Oinez lasterketa bikaina biribildu du eta denbora murrizten joan da Hegoafrikako helmugara laugarren iristeko (7:45:00), Ben Hoffman (7:34:20), Nils Frommhold (7:40:13) eta Michael Weiss-en (7:42:36) atzetik.

‘Kaiserrak’ nekaezina izaten jarraitzen du. Proba bukatutakoan adierazi du podiumera igo ez den arren sentsazio onekin amaitu duela, sabelaldean arazorik izan barik. Hawaiira begira oso motibatuta dago “landu beharreko detaileekin, ikasteko gauzekin eta gainditu beharreko beldurrekin”.

Bestalde, Gurutze Fradesek egindako lana ere txalotu beharra dago. Bigarren bukatu du Gurutzek ironman hau eta Konarako sailkapena poltsikoratu du. Gurutzek laugarren urtez jarraian parte hartuko du Hawaiin. Bertan parte-hartze gehien izan dituen emakumezkoa izango da estatu mailan.