Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.
Maialen Chourraut txapeldun olinpikoa Australian bi hilabetez entrenatu da denboraldi preolinpikoa eta Tokioko Jokoak prestatzeko. Australiako Irekian eta Ozeaniako Irekian hartu du parte martxa hartzen joateko eta piraguismo eslalomeko palista onenekin indarrak neurtzen hasteko.
Parte-hartzaile euskaldunak Paun: txostena Pauk antolatuko du orain arte egindako Munduko txapelketarik handiena eta hor izango ditugu lehian gure palistarik ospetsuenak: Maialen Chourraut, Irati Goikoetxea, Klara Olazabal, Samuel Hernanz, Joan Crespo eta Ander Elosegi. 57 herrialdetako 500 kirolari baino gehiagok hartuko dute parte Frantziako herrian; horien artean 2016ko Rioko Jokoetako dominadunak eta aurreko Munduko txapelketetan […]
Maider Unda borrokalaria eta Victor Hugo Garrido txirrindulari egokitua ere saioan azalduko dira Bilbo, 2012ko ekainaren 13a.- Azken urtean Londreseko Joko Olinpikoetan parte hartzeko lehian izan diren euskal kirolariei jarraipena egin dien ETB-SATeko saioak ,“BAT to London 2012 programak”, eta bihar asteazkenez emitituko du bere azkenaurrekoa atala, lehiaketa hasteko bost aste falta direnean. Basque Team […]
Basque Teamek Iñigo Llopis igerilariarekin hitz egin du COVID-19 koronabirusak goi mailako kirolean eragin duen egoeraz. Konfinamenduaren aurretik, Llopis Tokioko Paralinpiar Jokoetan lehiatzeko prestatzen ari zen, gutxieneko marka baitzuen horretarako. Iñigorentzat Tokiokoak bigarren Jokoak izango lirateke, Rioko Paralinpiar Jokoetan parte hartu zuen eta.